www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1210]

Canton d'Ustaritz

Commune d'Ustaritz

 

        Guiçon batec ez çouen bi seme baïcic. Gaztenac erraïten dio bere aïtari: «Ordou da ene naousi içan nadien eta dirouya içan deçatan. Behar naïz youan ahal eta ikous ditçatan basterrac. Parti çatçou çoure içanac eta eman deçadaçou içan behar doutana. — Baï, ene semea, erraïten dou aïtac; nahoukan beçala. Gaïchto bat hiz eta gaztigatouya içanen hiz». Guero idekitcen douelaric tieta bat, partitcen dou bere ontasouna eta eguiten hartaric bi parte berdinac.

        Egoun gouttien ondotic, seme tçarra youan cen herritic fierraïna eguinez eta nehori adioric erran gabe. Trebesatou citouen larreac, haïnitz oyhan, our errekac eta yin cen hiri handi batetara, noun chahoutou baïtçouen bere dirou goucia. Cembeït hilabeteren bourouan, saldou behar içan citouen bere soïneco piltçarrac emazte çahar bati eta bere bourouya aloïtou moutiltçat. Igorri çouten landetara astoen eta idien çaïntceco.

        Ordouan arras malourous içan cen. Ez çouen guehiago oheric lo eguiteco arratsean, ez eta ere souric berotceco hotz haïcelaric. Batçouetan haïn gose cen noun yanen baïtçouen gogotic aça hosto eta frouitou ousteldou ourdec yaten ditouzten hec; baïnan nehoc ez cioen fitsic emaïten.

        Arrats batez, tripa houtsa, outci çouen bere bouroua erortcerat catcheta baten gaïnerat behatcen çouelaric leyotic arinki aïrean ibilki ciren chorier. Guero ikhousi çouen aguertcen cerouan ilharguia eta içarrac, eta erran çouen bere bourouari nigarrez: Han, ene aïtaren etchea betea da mouthilez çoïnec baïtoute oguia eta arnoa, arroltciac eta gasna, nahi douten becembat. Ni, dembora hortan, gosiac hiltcen haï naïz hemen.

        «Eh bien! choutitouco naïz, yoanen naïz aïtaren ganat eta erranen diot: Bekatou bat eguin nouen, quittatou nahi içan cintoudanian. Houts handia içan nouen eta behar nouçou gaztigatou, badakit ongui. Eneçaçoula guehiago çoure semea deït, trata neçaçou çoure azken mouthil beçala. Coupable içan nintçan, baïnan eneatçen hari nitcen çoutaric ourroun».

        Aïta bere baratcian cen bere lore ondarren arrosatcen: bisitatcen citouen bere sahar ondoac eta mahatsac. Noïz eta ere ikousi baïtçouen bidean bere semea oro estalia icerdiz eta herraoutsez, çangoa herrestan, doyan doï sinhetsi çouen. Galde eguin çouen bere bourouari heyan gaztigatou behar çouen edo barkatou behar cioen. Anfin nigarra beguian, besoac çabaldou ciozkan, eta bere bouroua botatcen çouelaric haren leporat eman cioen mousou handi bat.

        Guero yarraraci çouen bere semea; oïhou eguin çouen bere yender eta haouçoer. «Nahi dout maïtatou lehen beçala, haour gaïchoa, erran cioten elgarretarat bildou cirenean. Aski gaztigatoua içan da: nehorc ez dioçala oraï erreportchouric eguin. Çatozte ikousterat; ekar dioçaçoue maï poulis pouillit bat, emoçoue erreztoun bat errian eta çapeta berriac çangoetan. Hartcen ahalco ditoutçoue ere oïlarretaric, ahatetaric eta ekartcen ahalco douçoue ahatche bat hiltceco on dena. Edanen dougou, yanen elgarrekin eta eguinen besta handi bat».

        Mouthilec obeditou çouten beren naousiari eta eman çouten dafaïla handi bat mahinaren gaïnean. Dembora berean, seme çaharrena heldou cen ihicitic bere chakourrekin: «Cer da ba harraots hori? oïhou eguin çouen youramentouka. Ouste dout kantouz hari cireztela hemen; ez da goïcegui guibelat yin nadien. Erroa cira, aïta?».

        «Ez, ene semea, enouc hala, errepousta eman çouen çaharrac. Hori eguiten badout, alegrantciaz betea nicelakotz eguiten diat. Kantouz hari gaïtouc eta ourous gaïtouc, ceren baïtougou arraçoïn. Nahi badouc eta ez badouc, beharco douc hic ere kantatou eta gourekin bozkariatou, ceren hire anaya hila baïtcen eta berriz yin baïta bicirat. Sortou baliz beçala douc: atzo galdouya çouyan, egoun horra berriz kaoustouya».

 

Lalanne, Instituteur

à Ustaritz

 

Remarques

        L's se prononce comme un ch dur. Cette prononciation est particulière à la langue basque.

        Le z se prononce comme l's français.

        Les sons an, in, on, en, oun, etc... se prononcent comme si la consonne n était suivie d'un e muet.

        La lettre e se prononce comme un é fermé.

        Le son ou s'écrit en basque, comme en espagnol u.

        ain se prononce n.

 

aurrekoa hurrengoa