www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1334]

Canton de St-Jean Pied-de-Port

Commune de Çaro

Haur prodigua

 

        1. Gizon batec bazitien bi seme. Gaztenac errantzacon aitari: «Ordu dizi izan nadin nihauren nausi eta ukhan dezadan dihuru. Yuan behartzit kartier ikhustera. Phartizazu zure huntasuna, eta eman eni neure lejitimua. — Ba, ene semia, errantzien aitac; nahucan bezala. Gaichtobat hiz eta izain hiz gaztigatua». Gero, idokitzenzielaric tirentabat, phartituzien bere untasuna eta intzitien hartaz bi porzione bardinac.

        2. Hantic fite, seme tzar hori yuantzen herritic iten zielaric fierrarena, eta nehori adioric erran gabe. Trebesatu zitien landac, oyhanac, uhaitzac, eta yintzen hiri handi batera, nun impoïldu beitzien bere dihuru guzia. Zombait hilabetheren burian, behar ukhan zitien bere arropac saldu emazte zahar bati eta bortchatia izantzen muthil yartzera: igorri zuten alhorretarat asto eta idi beiratzera.

        3. Ordian izantzen maluros. Etzien oheric arhatsetan lo egiteco, ez eta ere suïc hotz zelaric berotzeco. Zombait aldiz haintzen gose, nun yain beitzitien gogotic urdec yaten duzten aza osto eta fruta usteldiac, bena nehoc etzacon deusic emaiten.

        4. Ilhuntzebatez, tripa hutsa, utzi zien bere buria erortzera alkhi baten gagnera, soiten zielaric leyhotic ahinki hegaldaca zabiltzan chori batzuri. Gero ikhusi zitien agertzen zeruan argizegia eta izarrac, eta nigarrez zagolaric erreyten zien bere buriarekin: Hantche ene aitaren etchia bethia duc muthilez zoinec baitute ogi eta ano, arroltze eta gasna, nahi duten guzia. Dembora berian ni hemen nuc abantzu gosiac hila.

        5. Aski hola! yeikico nuc eta yuain ene aitarengana eta erranen dioyat: Egin nizin bekhatu bat, kitatu zintuanian. Gaizki egin nizin, eta behar nuzu gastigatu, badakizut arraz ontsa. Ez nezazula deit gehiago zure semia, trata nezazu zure azken zerbitcharia bezala. Obendun nintzun, bena zutaric urrun etzuzun enetaco penaric beizic.

        6. Aita bere baratzian zen, lilibatzu hurtaturic, bisitatzen zitien memento hartan sagar ondo eta mahats batzu. Ikhusi zienian bere semia bidian oro izerdiz eta erhautsez bethia, zangua ezin yarraikiz, ezin sinhetsiz zagon planta hartan ikhusten ahal zienez. Dudan tzen heya gastigatu behar othe zien ala beharzacon barkhatu... Azkenian, nigarra begietan, bezuac semiaren alderat hedatu zitien eta lephotic besarca hartzen zielaric, eman zacon finki pot gozobat.

        7. Gero yarrarazi zien bere semia; deithu zitien bere yendiac eta auzuac eta elgarretarat bilduzirenian: «Nahidut, errantzeyen, maithatu lehen bezala ene haur gaichua. Izan da azki gaztigatua: ezdezacon nehoc in orai erreprotchuric. Zaurthe ikhusazie; ekharracozie yaqueta poillit bat, ezarracozie ehaztun bat erhian eta emazcotzie zapata berriac hugnetan. Hartzen ahal duzie berguisan, oillar eta ahate eta ekharrazie phicatzeco hun den aratchi bat: yanen dugu eta edanen oroc elgarrekin eta eginen phesta handi bat».

        8. Muthilec obeditu zuten nausia eta ezarri dahailla eder bat mahagnian. Memento berian, seme gehiena heldu zen ihizitic bere chakhurrekin: «zer da azantz ori? oihu egin tzien yuamentu batekin. Uste dizit khantuz ari ziztela heben; Ordu zizin yin nindadin. Ehotia zirea aita?».

        9. «Ez, ene semia, enuc hala, errepostu emantzacon zaharrac. Hola egiten diat, zeren beiniz alegrantziaz bethia. Khantatzen diaguc eta uros gituc, ezic badiaguc zertaco. Nahi ala ez, beharco duc hic ere khantatu eta gurekin bozcarioetan sarthu, zeren hire anaya hila zian eta bizirat arra yinduc. Orai sorthia baliz bezala duc: atzo galdia zian, eta egun horra nunden gurekin».

 

Certifié conforme à l'original

A Çaro, le 18 décembre 1894

L'Instituteur,

Biscay

 

Notes

        L'u se prononce comme ou.

        La lettre h est partout aspirée.

        Z a le même son que s, en français.

        Gn se prononce comme en français, de même que la lettre k et c.

        S doit se prononcer avec un léger sifflement entre les dents imitant quasiment celui du serpent.

 

aurrekoa hurrengoa