www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1350]

Canton de Tardets

Commune de Haux

Haur prodigoua

 

        1. Guiçoun batec etciçun bi seme baicic. Gaztenac erraiten diçu bere aitari: «Ordu diçu içan nadin ene buriaren buruçagui eta ukhen deçadan diharu. Behar dit jouan quartiel ikhoustera. Phartiçaçu çoure hountarçuna, eta eman içadaçut eni jiten çaitadana. — Bai, ene semia, aitac erraiten diçu; nahi dian beçala. Gaisto bat hiz eta punituric içanen hiz». Guero çabaldu ciçun tireta bat, phartitu ciçun bere hountarçuna eta eguin bi pharte bardinac.

        2. Egun couimbaiten burian, seme gaistoua jouan çuçun heritic fieraen eguitez, eta adio ihouri erran gabe. Trebesatu ciçun bazter, oihan, uhaitz hanitch eta heltu cuçun hiri handi batetara, noun despendibeitcian bere diharia oro. Hilabete çouimbaiten burian, behartu cioçun saldu bere arropac emazte çahar bati eta berac mithil jarri: igorri cicien alhoretat asto eta idi beguiratcera.

        3. Ordian, hanitch malerous içan cuçun. Gayaz etciçun oheric lotceko, ez suic berotceko hotz eguiten cianian. Couinbait aldiz gossia hagn handi ciçun noun janen beitçutian ourdec jaten çutien aza osto eta frutu hiotiac; bena ihourc ere etcieçun deuz ere emaiten.

        4. Gay batez, sabela hutsic celaric, uzten diçu bere buria erortera cacheta baten gagnera, so eguiten cialaric leihotic tchorier couign ahinki hegaltatcen beitciren. Guero ikhousten diçu aguertcen arguiçaguia eta içarrac celian, eta erraiten diçu bere beithan nigarrez ari celaric: Hantche, ene aitaren etchia betheric duçu michcandiz çougnec betire ogui eta ardou, arautze eta gazna, nahi dien beçagn beste. Ber demboran, ni aldiz gossez hiltcen nuçu heben.

        5. Eh bien, nahi nuçu jeiki, jouanen nuçu ene aitaren edireitara eta erranen diot: Eguin niçun bekhatu bat quittatu nahi ukhen çuntudanian. Oguen handia ukhen niçun eta behar naiçu punitu, badakit hori ounxa. Eneçaçula haboro deith çoure semia, trata neçacu çoure azken mithila beçala. Oguen dun nunduçun bena débeiatcen nunduçun çutaric hurrun.

        6. Aita baratcian çuçun, bere lilien arrosa urhentcen bijitatcen citiçun sagartciac eta mahatsac. Ikhoussi cianian jiten bidia gainti bere semia oro thapaturic icerdiz eta erhautsez, çankhoua heresta, doidoia eçagutu ciçun. Bere beithan igaran ciçun ala cian behar punitu edo behar ceyon pharcatu... Azkenian, nigarra beguian, hedatu ciotçun bessouac lephotic hartu ciçun eta eman cioçun pot handi bat.

        7. Guero jar eraci ciçun bere semia; deithu citçun bere etchencouac eta aiçouac: «Nahi dit maithatu lehen beçala, haur gachoua, erraiten dieçu bildu cien beçagn sarri. Içan duçu aski punituric: ihourc estiçola eguin oray erreprotchuric. Jin cite ikhoustera; ekhar içocie fite arropa eijer bat, eçar içocie erhaztun bat erhian eta oski berri elibat hougnetan. Hartcen ahal duci ere oillar, ahate, eta ekhar eçacie aretche ehaiteko houn den bat: behar diçugu edan, jan algarreki eta eguin besta handi bat».

        8. Mithiléc obeditcen dicie beren naussia eta eçari cicien tahailla eder bat mahagnian. Ber mementouan, lehen semia heltcen duçu ihicekatic bere tchacureki: «Cer da arren herots hori? erraiten diçu juratcen cialaric. Ouste dit khantan ari ciden heben; eztuçu aski sarri utçul nadin. Ehoturic cia, ene aita?».

        9. «Ez, ene semia, enuc hala, erepostu emaiten diçu aita çaharrac. Hori eguiten diat, ceren bozkarioz betheric beniz. Khantatcen diagu eta irouz gutuc, ez arasou gabe. Nahi ala ez, behar duc hic ere khantatu eta alagueratu goureki, ceren hire ananya hilic cena arra phiztu beita. Sorthu beçala duc: atço galduric cia, egun hoidiala arraedirenic».

 

Gastarriet

 

aurrekoa hurrengoa