www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1318]

Commune d'Anhaux

Canton de S t -Etienne-de-Baïgorry

Haur prodigua

 

        1. Batec guizon ez zitin baizic bi seme. Gaz tenac erran zacon bere aitari: «da ordu nadin izan neure buriaren nausi eta dezatan izan dihuru. Behar dut ahala izan yuaiteco eta ikhusi lekhu. Parti zazu zure ontasuna eta emadazu eni tokatsen zautana. Ba ene semia erranzin aitac: bezala dukan nahico. Hiz bat gaitcho eta hiz izain punitia». Guero, idikiz bat tirenta, zin partitu bere ontasuna eta hartaz eguinzitin bi pharte igualac.

        2. Zembait egunen burian tzarra seme zen yuan herritic eguinez fierrain eta gabe erran adioric nehori. Pasatu zitin anhitz landa, oihanac, uhaitzac eta helduzen batetara handi hiri, zoitan baitzin gastatu guzia bere dihuru. Burian zembait hilaiteren zitin beharizan saldu bere phildac bati zahar emazte eta bera acordatu mutiletaco: zuten igorri alhorretarat han zaintcera astuen eta idien.

        3. Ordian zen izan biciki maluros. Ezzin ukhan guehiago oheric eguiteco lo gauaz, ezeta suric berotceco zielaric éguiten hotz. Bazin batzutan hain handia gose non baitzitin untsa yain hec osto aza eta hec fruitu ustel yaten dituzten cherriec bainan nehorc ez zacoten emaiten deus.

        4. Batez ats tripa hutsic zen yarri gainian baten hoki so eguinez leihotic chorier ziren hegaldatcen arhinki. Guero zitin ikusi aguertcen cerian ilharguia eta izarrac eta erran zin nigarrez: Hantchet etchia ene aitaren da betia sehiz zoinek baitute oguia eta arnua, arrultsiac eta gasna, bezembat dutin nahi. Arte huntan ni arriniz hiltcen gosiac hemen.

        5. Ebien, niz chutituco niz yuain hatcemaitera ene aitaren eta dacot errain: nin eguin bat bekatu zintuda laric izan nahi zu kitatu. Nin izan handia oguen eta behar nuzu punitu badakit untsa. Ez nizazula deitha guehiago zure semia, trata nezazu bezala azkena zure sehietaric. Niz izan oguendun bainan nin sofritzen urrun zurreganik.

        6. Aita zagon bere baratcian akhabatcen ihiztatcen bere lilien, zitin bisitatcen sagar onduac eta mahatsac. Zilaric ikhusi heldu bidian bere semia dena estalia izerdiz eta erhautzez herrestan zangua zin ahalizan doidoya sinhetsi; zen pensaketa egon hea behar cinez punitu edo zakonez barkhatuco. Azkenian nigarrac beguitan zazkon hedatu besuac eta yauziz haren lephora zacon eman bat handi pot.

        7. Guero zin arazi yar bere semia; zitin deithatu bere yendiac eta auzuac: «Dut nahi maithatu bezala lehen, gaicho haurra, zen erran zireneco bildu. Da izan aski punitia nehorc orai ez dezakon eguin batere erreprotchuric, zaurte ikustera ekharracozie bat poillit palto, ezarraz cotzie bat erhaztun erhian eta zapeta berriac zangotan. Tuzie ahal ere hartcen oillarrac, ahatiac eta ekhartcen bat aretche hun dena hiltceco: dugu edain yain elgarrekin eta eguinen bat handi festa».

        8. Mutilec obeditu zute beren nausia eta ezarri bat ederra tafaila gainian mahayaren. Berian memento seme guehiena helduzen ihizitic bere chakurrekin: «Cer da arren hau azantz? oihu eguin zin madarizioneka. Dut uste ari zieztela khantuz emen: ez da goiche nadin itzul. Zirea erhotu ene aita?».

        9. «Ez ene semia, nuc ez hala, erresponditu zakon chaharrac. Badut eguiten hori zeren bainiz bethia bozkarioz. Guituk khantuzari eta guituk uros ezic badiegu ceren. Izandezakan nahi edo ez, duc beharko khantatu hic ere eta alegueratu gurekin, ceren hire anaye zena hila duc itzuli mundura. Bezala balitz heldu sortcetic: atzo zian galdia, egun horra hatzemana».

 

J. Mourlane

 

aurrekoa hurrengoa