www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1254]

Canton de Mauléon

Commune de Barcus

Haour igorlia

 

        1. Gizoun batek etzin bi sémé baïzik. Gazténak erran zion béré aitari: «Ordu du izan nadin éné burien buruzagi éta ukhen dézadan diharu. Béhar dit joun eta bazter ikhousi. Pharti zazu zouré hountarzuna éta émazu jiten zaitana». — «Bai, éné semia, erran zin aitak, nahi dian bezala. Gaichto hiz eta punitia izanen hiz. Géro, zabaltzen zilarik tiréta bat, phartitu zin bére hountarzuna éta égin bi pharté bardin».

        2. Denbora aphurren burin, sémé gaichtoua joun zen herritik handien égitez eta ihouri éré adio erran gabé. Igan zin machéla, oïhan, erréka hanitch eta jin hiri handi batétara, noun igorri beitzin béré diharia oro. Hilabété zounbaiten burin, sougnéko arropak béhar ukhen zutin saldu émazte zahar bati eta mithil jarri: igorri zien idi eta astouen bazkétan bégiratzera.

        3. Ordin izigarri malérous izan tzen. Lotzéko gaiaz étzin ohérik eta ez suik bérotzéko hotz zénin. Nouchipéhin halako gosia zin, noun ourdek jaten zutien aza osto eta fruta gastatu hourak jan beitzutukin; bena ihourk éré étzéren deus émaiten.

        4. Gai batez, sabéla hutsik, béré buria uzten du érortéra zuzulu baten gagna, so zélarik leihoti tchori alagéraki hégaltazaler. Géro ikhousi zutin zélin argizagia eta izarrak eta béré buriri erran nigarrez: «Han, éné aïtaren étchia betherik da mithilez, beitié ogi eta ardou, arraoutze eta gazna nahi dien bezaign besté. Eta ber denboran gosik éhaiten nai ni hében».

        5. «Jaikiko niz, jounen niz ene aitaren édieitéra eta erranen diot: Gaichki égin nizun utzi zuntudanin. Ogen handia ukhen nizun éta béhar naizu punitu, badakit ountsa. Enézazula deit haboro zoure sémia, trata nézazu zouré azken mithila bézala. Ogendant nunduzun, bena zutarik hurrun hiatzen nunduzun».

        6. Aita béré baratzin zen, bere lilien hourta urhentzen: sagartzé eta mahatser so zen. Biden gainti jiten ikhousi zinin béré semia izerdiz éta erhaoutsez béthérik, zankhoua thérresta bortcha ézagutu zin. Pharkatuko zéon ala punitu behar zin béré buriri galthoz zen. Azkénékoz nigarrak begitan, besouk zabaltu zutin eta jauzten zélarik haren léphoula, pot handi bat éman zéon.

        7. Géro jar érazi zin béré sémia: bildu zutin béré jentik eta aizouk: «Maithatu nahi dit léhen bézala, haour gachoua, erran zéren algargana bézaign sarri. Aski puniturik izan duzu ihourk éré éztizola égin méhatchurik. Tziausté ikhoustéra, ékhar izozié bertan arropa bat éjerrik, ézar éhin éhaztun bat éta hougnétan oski bérri élibat. Hatzamaiten ahal tuzié éré oillarrak, ahatik eta ékharten chahal bat houn éhaiteko: béhar dugu édan, jan algarréki eta égin besta handi bat».

        8. Mithilek béré nausia obéditu zién eta ézari mahagnen gagnen tahalla bat éderrik. Ber phuntin heltu zen ihiztékatik anaietako léhéna béré tchakurreki: «Zer da arren hérots hori, oihu egin zin juatzez. Uduri dizu khantatzen ari zidiéla hében; eztuzu bertanegi gisala utzul nadin. Ertzo ziéia, ene aita?».

        9. «Ez, éné semia, énuk ertzo, arrapostatu zin zaharrak. Boztarioz béthéik nizalakoz diat égiten besta hau. Alagéra gutuk eta khantatzen diagu, ez arazou gabé. Nahi ala ez, béhar duk hik ere khantatu eta gouéki alagéatu, zérén hire anaie hilik zena beita arraphistu. Arra sorthu balitz bezala duk atzo galduik zia, égun arrajinik duk».

 

L'Instituteur de Barcus,

C. Touan

 

Notes explicatives

        ou a le son français de ou.

        tz se prononce tze.

        ai se prononce a - i séparément.

        gi, gé se prononcent gui, gué toujours son dur.

        ph se prononce phe, faisant entendre les deux lettres et non f.

        aign se prononce a i gn séparément.

        en se prononce é ne.

        aou s'écrit généralement au, u ayant le son ou: c'est ce qui explique quelques retouches du texte.

        s se prononce entre ch et s français.

        z se prononce s.

        Exemples: aiphaturen: lisez a i p ha tu ré ne.

        ezarten: lisez é sar té ne.

 

aurrekoa hurrengoa