www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1228]

Canton de Hasparren

Commune de Bonloc

Haur prodigua

 

        1. Guizon batec ez zitîn bi seme baizic. Gaztênac erran zion zion aitari: «Dembora da, ene buruân nausi izan nain eta izan dezân diru. Behaut, yuan ahal izan nain, eta ikhus dezan baster anhitz. Pharti zazu zure onthasuna eta emâzut cer ere behar baitut ukhan. — Ba, ene semia, erran zîn aitac, nahaukan bezela. Gaichtoat hiz eta gaztigatua izân hiz». Guero idokiz tianta bat, phartitu zîn bere onthasuna eta bi pharte bardinac eîn.

        2. Egun gutîn buruan, seme gaichtoa, yuan zen herritic fierrâna einez eta nehori adioric erran gabe. Trebesatu zitin anhitz othar, oyhan, erreca eta yintzen hiri handi batetala nun gastatu baitzîn bere diru guzia. Zembait hilâten bûco saldu behar ukhan zitîn bere arropac, emazte zahar bati eta bere burua alocatu muthil izateco: igorri zuten landetalat, han, idien eta astuen zeintzeco.

        3. Orduan, arras maluros izan zen. Ez zîn guehiô oheic gabaz lo eiteco, ez suic hotz eiten zînian berotzeco. Batzuetan hain gose handia zîn nun yân baitzitin gôtic urdec yaten ziuzten frutu ustel eta aza hosto hetaic: bainan nehoc ez zakon deus emaiten.

        4. Atsalde batez tripa hutsa, utzi zîn bere burua eortzeat catcheta baten gainea, so zôlaic leihotic, arinki hegaldaca zabiltzan chorier. Guero ikhousi zitin zeruan aguertzen, ilharguia eta izarrac eta erran zîn nigarrez zôlaic bere buruari: Hantchet, ene aitan etchia, muthilez bethia da zoinec baitute ogui eta arno, arroltze eta gasna nahauten bezembat. Dembora hortan, ni, gosez hiltzen ai niz hemen.

        5. Eh bien, altchatuco niz, yuân niz, ene aitân causitzera eta errân dacot: Bekhatu bat ein nîn, zu quitatu nahi ukhan zituanian. Hoben handia ukhan nin, eta behar nuzu gaztigatu, arras untsa bâkït. Ez nezazula guehio deit zue semia, trata nezazu zue muthiletaic azkena banintz bezela. Hobendun izan nintzan, bainan eyhartzen ai nintzan zutaic urrun.

        6. Aita bere bâtzian zen, akhaatzen ai zela bere lilien ihinztatzen: bisitatzen zitin sâr ondoac eta mahatsac. Noiz eta ikhusi baitzîn yiten bidian gainian bere semia dena erhautsez eta izerdiz osoki estalia, zangua herrestatuz, doïdoa sinhetsi ahal zîn. Galdein zin bê buruari, behar zînez gaztigatu ala behar zion barkhatu. Azkenian, nigarrac beguietan, zabaldu zazcon besuac eta yauzi einic hân lephora eman zacon pot handi bat.

        7. Guero yarrazi zin bere semia; deithu bere yendiac eta auzuac: «Nahiut maithatu lehen bezela, haur gaichoa, erran zên bildu zîn bezen fite. Aski gaztigatua izan da: nehoc oai ez dezola gaizkîc erran. Zaite ikhusterat; ekharrozi fite mâpulisa pollit bat, emozî erhaztun bat erhian eta z ·apeta berriac oinetan. Hartzen ahalco tutzi, oilarrak, ahatiac eta ekhartzen âtche bat ona hiltzeco: edân dû, yân elgarrekin eta einen phesta handi bat».

        8. Muthilec obeitu zioten bere nausiari eta eman zuten dafaila eder bat mahainan gainian. Ichtant bërian, seme zaharrena ihizitic heldu zen bere chakhurrekin: «Zer da beraz arrabots hau? oihu ein zin sacreca. Uste ut khantuz ai zîztela hemen; ez da goizei yin nain. Erhotu zia, ene aita?».

        9. Ez, ene semia, ez nuc hala, arrapusto eman zin zaharrak. Hola eiten baut, duc plazerrez bethia nizalacotz. Cantatzen diuc eta uros guituc, zên baitû zertaic. Nahi ukhan dezakan edo ez, beharcouc hic ê khantatu eta alegueratu guekin, zêen eta hie anaya hila zena bizirat itzuli baita. Berriz sortzen balitz bezela duc; atzo galdua zucan, egun horra nun dela berriz hatchemana.

 

Duclos

 

Nota

        Prononcer toutes les lettres. Prononcer les voyelles surmontées d'un accent circonflexe comme si elles étaient doubles. Ainsi â prononcer aa, etc...

 

aurrekoa hurrengoa