www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1231]

Canton de Hasparren

Commune de Mendionde

Haür prodigua

 

        1. Guiçon batec ez çuen bi sémé baïcic. Gastenac erran çakon béré aïtari: «orduda éné buruaren nagoussi içan nadin éta ukhan déçadan diroua. Béhar nuké yuan ahal içan éta bazterrac ikhoussi. Pharti çaçou çuré ontassunac éta émadaha çu nic ukhan béhar dutana. — Ba éné semia erran daco aïtac, nahi ducan béçala. Gaïchto bat hiz éta punitua içanen hiz». Guero tirant bat idékitcean phartitu dou béré ontassuna éta éguin içan cituen bi pharte bardinac.

        2. Egun gutiren buruan, sémé çarra yuan cen herritic fierrarena éguinez éta adio erran gabé néhori. Trebescatcen dou hanitz larre, oyhanac, ur herrecac, éta yin cen hiri handi batetara, nun chahutu baïtçuen béré diru gucia. Çombaït hilabeteren buruan saldu béhar içan cituen béré arropac, émazte çahar bati éta yarri séhi: igorri çuten landetara astuen éta idien çaïntcea.

        3. Orduyan içan cen arras malhurus. Ez çuyen guehiago okhan ohéric lo éguiteco gaüaz, ez suric bérotcéco hotz éguiten cienian. Baçuen çombaït aldi haïn gosse handia nun onxa yahan batçuen aça hosto hec eta frouitou oustel ourdec yaten tuztenac; baïnan nehorc ez çacoten yeus émaïten.

        4. Gaü batez trippa hutxa, utci cen érortcera kachet baten gaïnera. Behatcen cihilaric léihotic aïrian arinki çabiltcan chorier. Guero ikhousten dou aguertcen céruan ilharguia éta içarrac éta erraïten dou nigarretan: Han ene aïtaren etchéa bethia da séhis coïnec baïtute oguia eta arnoa, arroltciac eta gasna nahuten bécembat. Dembora hortan ni gossiakin hiltcen ari niz hemen.

        5. Eta béaz yeikico niz yuanen niz ene aïtaren hatchemaïtea éta erraan dacot: Békhatu bat éguïn nuen, nahi içan citoudalaric kitatou. Houtz handia eguin nuen eta beharco nuçu punitou badakit onxa. Ezneçaçula guehiago çure sémia déit, trata neçaçu çure azken muthila béçala. Hobendun içaniz bainan çutaric urrun péritcen ari nintcen.

        6. Aïta bere baratcian cen, bere lilien ihiztatcen finitcean: bissitatcen cituen sahar onduac éta mahatxac. Noïz ikhousten baitou heldou bidéan gaïnean béré semia dena estalia icerdiz éta erraütses çangua herrestatuz, doïdoétaric sinhesten ahal içan çuen. Galde guin çuen béré buruari, behar othe cuen punitu ala barkhatou behar çankon. Afin nigarra béguietan bessoac hédatcen daïzco, éta ardikitcen délaric harren léphora émaïten daco pot handi bat.

        7. Guéro yarraraci çuen béré sémia, déithu çituen béré yendïac éta haüçuac: Nahi dout maïtathou éné haür gaïcho hori aïncinian béçala, erran çankoten içan cirénéko bilduac. Aski punitua içanda, nehorc oraï ez déçala érassia bihiric éguin. Çaouste horren ikhoustera ekharroci fite maapulis poullit bat émoci erraztun bat erhian éta çapeta berriac çanguatan. Hartcen ahaltutcie éré oilharrac, ahatiac eta ékhartcen ahatche bat ona hïlceco. Edaan dou, yaandou elgarrekin éta pesta handit bat éguinen dugu.

        8. Séhiec obéitou çuten béré naüssiari éta éçarri çuten dafaïla éder bat mahaïnaren gaïnean. Memento berian premuya yintcen ihicitic béré chakhurrekin: Cerda bada harraütz hori? oïhu éguiten dou youramentou éguitian. Uste dut cantuz ariciezten hemen, ez da goïségui yïn nadin. Erhotu cia éné aïta?

        9. Ez éné sémia ez nuc hala ihardesten dou çaharrac hori éguiten balinbadout hori douc alégrantciaz bethia niçala. Cantatcen diouc éta urus guituc, écen badiouc içan certaz. Nahi içan déçakan ala ez boscariatu gorekin, ceren hiré anéa hila cena yin douc bicira. Duc sorthuric heldu baliz béçala: atzo galdua çuan égun huna harrapatua.

 

L'Instituteur de Mendionde,

E. Abadie

 

aurrekoa hurrengoa