www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1275]

Commune d'Arbouet-Sussaute

Canton de Saint-Palais

Haur Igorlia (Barreazalia)

 

        1. Gizon batek etzitien bi seme bezik. Gasteenak erran zien bere aitari: «Orduda izan nain ene nausi eta ukhan dezaan dihuru. — Behar dut hementik joan ahal izan eta ikhusi kartier. Pharthi zazu zure ontasuna, eta emanezaazu ukhan behar duana. — Bai, ene semia, erran zien aitak; naukan bezala. Gaisto bat hiz eta punitia izain hiz». Gero zaaltziaikin tireta bat, phartitu zien bere ontazuna eta hartarik egin zitien bi pharte berdinak.

        2. Hantik egun gutien burian, seme gaistoa joan zen herritik eginez fierraina, eta erran gabe adios nihori. — Trabersatu zitien biziki landa, oihen, ur handi, eta jin zen hiri handi batetala, nun despendiatu bitzien bere dihuru guzia. Zombeit hilaitein burian, saldu behar ukhan zitien bere hatiak emazte zahar bati eta acordatu muthil izaiteko; igorri zuten elgetalat han beiratzeko astoak eta idiak.

        3. Ordian, izan zen biziki malerus. Etzien gehiau ukhan oheic lo egiteko gauaz, ez suic berotzeko hotz zenian. Bazien zombeit aldiz hain gose handia gootik jain bitzukeen aza hosto eta fruta usteldu urdek jaten tusten hetaik; bena nihukek etzacoten deusé emaiten.

        4. Atx batez, sabela hutza utzi zien bere buria eortzea kachet baten gaira, so egitiaikin leihotik chorier zoinak hegaldakan beitzoatzan ahinki. Gero ikhusi zitien agertzen zerian arguizaitia eta izarrak, eta erran izan zien bere buriari nigarrez: Hanchet, ene aitain etchia bethia da sehiz (muthilez) zoinec baitute ogi eta arno, arotze eta gasna, nahi duten bezainbat. Arte hortan, ni, goseik hiltzen niz heben.

        5. «E bien! jeikiko niz, joainiz edieitea ene aitain eta errain dakot: Egin nien bekhatu bat noiz eta ere nahi izan bitzintudan kitatu. Ukhan nien oben handia, eta behar nuzu punitu, badakit ontza. Ez nezazula gehiago deit zure semia, trata nezazu zure muthiletarik ondarra bezala. Obendun izan nintzan, bena perituz nindaun urrun zutaik».

        6. Aita zen bere baratzian, finitzen zitielaik urthatzia bere liliak: bizitatzen zitien saarziak eta mahatzak noiz eta ere ikhusi bitzien jiten bidiain gagnan bere semia dena kukutia izerdiz eta errautzes, herrestatuz zangoa, doy doya zinhetzi ahal izan zien. Berari galdatu zien behar zukenez punitu edo barkhatu... Azkenian, nigarrac beguietan, luzatu zazkon besoac, eta aurdikitzen zelaic hain lephora eman zakon pot handi bat.

        7. Gero jarrarazi zien bere semia; deithu zitien bere jendiak eta aizoak: «Nahi dut maithatu lehen bezala gaicho haurra erran zein bildu zieneko. Izan da aski punitia; nihoc orai ez dezakon egin batere erreprotchuic. Zaiste hain ikhustea; ekhar zakozie fite barneko pollit bat, ezar akozie behaztun bat ehian eta oski berriak zangoetan. Hartu ahalko ere duzketzie ollarrac, gitak, eta ekharri ahalko chaalbat hilzeko hun dena: edain dugu, jain dugu elgarrekin eta eguinen dugu phesta handi bat».

        8. Muthilec obeitu zuten beren nausiari eta ezarri zuten dahalla eder bat mahagnain gagnian. Memento berian, seme geihena itzulzen zen ihizetik bere chakhurrekin: «Zer da beraz azantz hori? Oihu egin zien arneguz; Uste dut khantuz ari zizten heben; ezta gotche itzul nain. Ehotia zirea, ene aita?».

        9. «Ez, ene semia, ez niz hala, ihardetsi zien zaharrak. Egiten baut hori, hori da bethia biniz bozkarioz. Khantatzen dugu eta irus gira, ezik badugu ontsa arrazoin. Nahi ukhan dezakan edo ez, beharco duk khantatu hic ere eta alegeratu gurekin, zeren eta hire aneya zoina hila bitzen itzuli bita bizirat. Orai sorzetic heldu baliz bezala da, atzo galduic cen, egun horra nun den arra hatzemana».

 

Pour traduction conforme:

L'Instituteur,

M. Goyheneix

 

aurrekoa hurrengoa