www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1339]

Canton de Saint Jean-Pied-de-Port

Commune de Lecumberry

Haour galdia (prodigoua)

 

        1. Guiçon batec etzitien bi sémé becic. Gasténac erraïten diacoçou béré aïtari: «Ordou ouçou izan nadin neüre naousi éta ouhken dézaan dihourou. Béhar dout jouan ahal içan éta ikhousi cartier. Partaya çaçou çouré hountarsouna éta éman éçaaçou éni jiten zaana. — Baï, éné sémia erraïten diacoçou aïtac, nahi doucan beçala. Gaïchto bat his éta izanen his gastigatia». Guéro idékitcen ziélaric tienta bat, sathitou zien béré hountarsouna éta éguin izan zien bi parthé berdinac.

        2. Egoun goutiren oundouan, sémé gaïchtoua jouan zen herritic éguiten ziélaric handiaren éta batéré adioric erran gabe nehori. Igaran zitien hanitz landa, oïhan, hour, éta jin zen hiri handi batetara noun igorri béïtzien béré dirou gouzia. Zembaït hilabétéren bourian, saldou béhar izan zitien béré hatiac émasté sahar bati éta béra séhi bézala jari: igorri zouten alhorétarat zaïntcéra astouen éta idien.

        3. Ordian izan zen aras gaïski. Etzian guéhiago ohéric loc hartzéco gaouas, ez souic béotzeco hotz éguiten ziénian. Zembaït aldis haïn zen gosé noun janen béitzien gogotic ourdec jaten ditousten assa osto éta frouitou ousteldiac. Béna nehorc etzacon déusic émaïten.

        4. Gaou bates, tripa houtsic, jari zen alkhi baten gagnian so éguiten ziélaric léihotic ahinic hégaldatzen zien chorier. Guéro ikhousi zian aguertzen cérian arguiçaguia éta izarrac éta béré béithan erran zien nigarres: Han, éné aïtaren etchia béthéric dago séhis zoïgnec béituté ogui éta ano, arraoutcé eta gasna nahi douten bezaïn bat. Dembora berrian, ni gosiac hiltzen nou hében.

        5. Béras, jaïkico nis, jouanen nis atcémaïtéra éné aïtaren éta erranen diacozout: Eguin nouen bekhatou bat zou outzi nahi izan zintoudanian. Oukhan nien oben handia éta béhar nouzou gastigatou badakit ountxa. Ez néçaçoula déith guéhiago zouré sémia, trata nézazou zouré séhiétaric askéna bézala. Obendoun nindouzoun, baïnan mendratzen ari nindouzoun zoutaric hourroun.

        6. Aïta zagon baratzian, béré lilien ihista akabatzen: so éguiten zien béré sagar oundouer éta mahatxer. Ikhousi ziénian bidiaren gagnian béré sémia oro iserdis éta erhautxez estalia, sangoua hérestan, bortcha sinhetsi ahal izan zien. Eguin zien béré béithan behar ziénes gastigatou ala behar zakon barkhatou. Askénécotz, nigarrac béguian, hédatou zaskon bésouac éta haren léphora érortzen zélaric éman zakon pot gozo bat.

        7. Guéro sar érazi zien béré sémia, galdé éguin zitien béré iendiac éta aouzouac: «Nahi dout maïthatou léhen bézala, gacho haourra, erran zéren bildou zirélaric. Izan da aski gastigatoua. Nehorc estézacotéla éguin démendren aïp(h)aménic. Zaousté ikhoustéra; ekhar akozié laster besti pollit bat; ézar akozié erhastoun bat éhian éta zapata berriac hoïgnétan. Hartuko ahal touzié oïllar, ahaté, éta ékharico arétché bat hiltzéco houn déna; édanen dougou janen elgarékin éta éguinen besta handi bat».

        8. Séhiec éguin zouten béré naousiaren errana éta ézari zouten tafailla éder bat mahaïnan. Dembora bérian, sémé guéhiéna heldou zen ihizétic béré chakuréqui: «Zer da arren azantz hori? erran zien juramentatzen ziélaric. Ousté dout khantatzen ari sisten heben. Esta goïtche jin nadin. Ehoua zirea éné aïta?».

        9. «Ez, éné sémia, ez nis hala, érépostou émaïten dako saharrac. Haou éguiten badout zéren boskarios béthia bénis. Khantatzen dougou éta ourous guira, ezen badougou certzas. Nahi badouc éta ez, beharco douc khantatou éta alaguératou hic éré gourequi, zeren hire anaïé hila zéna, p(h)istou béita. Sorthou izan balis bézala douc: atzo galdia zian éta gaour hora noun den ara atcémana».

 

Corthondo

 

Notes

        La lettre (h) se prononce séparément du (p) dans les mots où elle a été placée entre parenthèses; elle ne donne point le son du f, mais conserve la prononciation à elle tout en se disant en même temps que le (p): ex. (peuh!)

        Partout où elle a été soulignée la lettre (s) prend une prononciation qui n'est ni celle qu'elle a d'ordinaire ni celle du (j) ou du (ch), mais qui est une prononciation intermédiaire, moins mouillée que le (j) ou le (ch), plus mouillée que le (s) ordinaire. Cette prononciation est celle que beaucoup de Béarnais donnent à la lettre (s).

 

aurrekoa hurrengoa