www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1300]

Département des Basses Pyrénées

Arrondissement de Mauléon

Commune d'Iholdy

Chef-lieu de Canton

Parabole de l'Enfant prodigue

racontée à la veillée, en basque,

par un brave vieillard, ménétrier.

Haur fundibitaila

 

        1. Béhin batez bazen guizon abérats bat. Etzituen bi sémé baizic. Egun batez sémé gazténac erraiten dio: Bah! aita! ez tu hâtic ez hunatic, ordu da engoitic éné buriaz nausi izan nadin, éta éné izanez jabé. Bazter ikhusi nahia niz, eta hortacotz ibil bidéac béhar dira, éta sakéla hutsic anhitz urhun ez ditéké johan. Zathi zazu béraz zure ontasunac eta émanézazu niri jiten zautana. Ontsa, bai, nahi ducan bézala, éné séméa, dio ihardesten aïtac: Baïnan ez naukek erran gabé, éguitaté hori haur gaïchto baténa duc, haur gaïchto bat hiz, eta guardia émac luzian edo laburrian, éguitate horren, gaztigua izan dézakec. Eta hitz horiec erranic zabaltzen du kabinéta, eta zathitzen bere ontasuna bi zathi igualetan.

        2. Handic zonbeit égunen buruan, béré jiten zitzacona ardiétsiric sémé zar hori joaïten da herritic, arin eta aire urgoï batékin, néhori béhatu éré gabé éta handiago déna, néhori ez adichkidé bati ez bertziari, pharté éman gabé béré chédéaz. Badoha joan, joan, larré, oïhan, othar, erréca éta ibaya anhitz trébesca iragaïten zituela éta azkénécotz heltzen da hiri handi batérat. Han, béra iduri lagun galdu batzuékin ézagutzac éguinic, gastatzen du béré diru guzia. Zonbéit hilabéthéren buruco diruric ez izanez, saldu zituen béré soinékoac émazteki zahar galdu bati. Buluzia, sakela hutsa, hala nola sabéla, muthil sarthu zen étché handi batéan. Nausiac, acorduac éguinic, igortzen du béré landétarat béhi eta asto zaïntzérat.

        3. Gizon gazté hori ézin guéhiago dohacabé zen, non ez baitzuen ohéric gauaz lo éguiteco ez éta éré suric bérotzéco. Hain berzétaradino zuen goséac séthiatzen, non arras gogotic janen baitzukien, haïzu izan balitz, cherriéri émaiten ziuzten aza hosto éta fruitu ustélduétaric, baïnan néhorc etzacon deusic escaintzen.

        4. Béré tokirat jina, sabela hutsa, béré ganbaran zagoélaric arratsaldé aphal batez, uzten du béré burua katchéta baten gaïnerat, eta béha zagon léïhotic aïréan zabiltzan hégaztinéri. Ilharguia alchatu zen zeru goretan, izarrac ere agertu eta héyéri beha, muthilgaïzo hori émantzen nigarrétan ziolaric béré buruari: Zer! Hanchet, éné aitaren étchéan dagoden séhi guziek baduté zer jan, zer edan, bai ogi, artho, haragi, gasna, arroltzé, chingar éta lukhinca, bai mahats arno, sagar arno, pitar eta minata eta ni hémen nago gosez hila.

        5. Eh bien! Zer éguinen dut? Jaïkico niz, joanen niz aitaren ganat, éta umiltasunic handiénian erranen dacot. Aita, gaizki éta békhatu handia éguin dut zuré ganic urhuntzia. Hobendun handi niz zure érétzérat, béhar nuzu garrazki gaztigatu, ézic éguin ézagutzen dut ez dudala bertzéric mérezi zuréganic. Ez niri guéhiago éman zuré sémiaren izéna, bizkitartian othoi har nézazu zuré etchean, éta érabil nézazu zuré muthil erruméséna bézala. Aithortzen dut, hobendun handi bat izan niz, bainan zuréganic urhun iraïnguitzen nintzan.

        6. Délibéro hortan, abiatzen da étchérat buruz éta hurbiltziari, ikhusten du béré aita baratzéco loreac ihiztaturic, béha zagoéla mahastiari eta sagardéyari. Aitac bégiac altchatzen ditu eta ikhusten du bidéari béhéra heldu, béré séméa izerdiz eta herrautsez funditua, zango bat herrestan, éta hari buruz jiten zéla, hainbertze zen muthil gazté hori hichtua non gaïzo gizonac ez baïzion sinhets béré séméa zuéla han béguien aintzinéan. Phentsakéta émaiten da behar duen gaztigatu ala barkhatu béhar dazcon éguin hutsac. Baïnan aïtaren bihotza nagusitzen zayo éta béguiac nigarrétan bi bésoac zabalduric amultsuki bésarcatzen du éta émaïten dazco bi musu ézin guehiago gozoac.

        7. Jarrarazten du, oïhu éguiten béré auzoéri éta séhiéri éta haren ganat jin dirénéan erraiten dioté: Nahi dut léhen bézala maïthatu sémé gaïcho hau, aski gaztigatua izan da, béha zazué honen estatuari, éta ez dadiéla néhor atrébi honi drémen dénéco erréprochuric éguitérat. Emozué béréhala maripulis pollit bat, erhian erhaztun eder bat éta oïnétan zapéta berriac. Hil zatzué, oïlo, ahaté eta ahatchéric éderrenac, jan édan béhar dugu bai éta phesta éderki éguin elgarrékin.

        8. Nausiaren manua béréhala séhiec obratzen duté éta émaiten mahainéan dafailaric éderréna. Han zaudélaric hona non heldu den sémé ghéhiéna béré zakhurrékin ihizitic. Zer dira arramantz hauc oro? dio burho eta arnégurékin! Badut uste aléguéra zaréten hémen! ez bidé da goizegui jin nadien! Eta aïta ikhustéarekin erraiten dio: Zer! aita! Erhotu zaré?

        9. Ez, éné séméa, dio ihardesten aitac, ez nuc erhotu. Bozcarioac gaindi éguina nuc. Aléguéra baguira hémen guziac eta khantuz éré ari baguira, ez dituc hauc arrazoïnic gabé. Eta nahi bai éta nahi ez, hic éré béharco duc gurékin aléguératu éta khantatu, zéren hiré anéa hil zéna égun phiztu baita. Iduritzen zautac berriz sorthu déla: atzo galdua zucan éta horra non den égun hatzémana.

 

L'auteur

 

XXX

        N.B. Cette traduction est censée faite par un de ces ménestriers qui parcourent toute la région du Pays Basque et qui en apprennent, par conséquent, mélangent les dialectes..L'auteur a préféré à ma traduction littérale les tours de phrase et les tournures propres à la langue basque.

        Dans cette traduction: l'u se prononce comme l'ou français ; le g est toujours guttural c'est-à-dire que ge, gi équivalent à gue, gui français ; le k remplace le qu français ; l'e n'est jamais muet ; il est moyen, plutôt fermé qu'ouvert. Il ne prend jamais le son de l'a devant m, n, mais bien celui qu'il a dans le mot français ennemi. Le son français ai fait et non é, è.

        La prononciation du s basque ne ressemble en rien à celle du s français.

        Pour bien prononcer la sifflante du s basque, au son plein et nourri, il faut appuyer le bout de la langue derrière les dents supérieures sur la gencive, vers le palais de la bouche et la faire siffler comme si l'on voulait, dans cette position, prononcer le son français gé. L'y est aspiré et se prononce comme dans le mot yole.

 

aurrekoa hurrengoa