www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1314]

Commune de Suhescun

Canton d'Iholdy

Haur Prodigua

 

        1. Guizon batec ez zituen bi seme [1] baicic. Gaztenac erraiten du bere aitari: «Ordu da izan nadin neure nausi eta ukhan dezaan diru. Yuan ahal izan behar naiz eta behar dut bazter ikhusi. Pharte zazu zure ontasuna eta eman ezadazu behar dudana. — Ba, ene semia, erraiten du aitac; nahi dukan bezala. Gaichto bat hiz eta gaztigatia izanen hiz». Guero idoquitciarekin tiranta bat partitu zien bere ontasuna eta eguin zitien bi pharte bardinac.

        2. Egun gutiren onduan, seme gaichtua yuan izan zen herritic eguinez ascarrarena eta erran gabe adio nehori ere. Phassatu zituen hanitz larre, oyhan, ur, eta heldu zen hiri handi batera, nun chahutu baitzuen bere diru guzia. Çombait ilhabeteren buruan behar ukhan zitien saldu bere arropac emazte zahar bati eta soldatan yarri sehi izaiteco: igorri zuten alhorretarat han beguiratcera asto eta idi.

        3. Ordian izan zen arras malouros. Ez zien guchiago oheric lo eguiteco gauaz, ez eta ere suic berotceco hotz eguiten zienian. Çombait aldiz hain gose haundia zien nun yanen beitcituen unxa aza hosto eta fruitu usteldu urdec yaten dituzten hec, bainan nehorc ez zacoten deus emaiten.

        4. Gau batez sabela hutsic uzten du bere burua erortcera alki baten gainera, so zagolaric leihotic airian ahinqui zabiltçan chorier. Guero ikhusi zuen aguertcen zeruan arguizaguia eta izarrac, eta bere buruari erraiten du nigarrez: Hantche, ene aitaren etchia bethia da sehiz zoinec baitute ogui eta arno, arrautce eta gasna, nahi duten bezainbat. Denbora berian ni gosiac hiltcen ari nau hemen.

        5. Eh bien, nahi naiz yaiqui, yuanen naiz edireitera ene aitaren eta erranen dacot: «Eguin nien bekhatu, zu utci nahi izan zintudanian. Obendun handi nintzan eta behar nauzu gaztigatu, badaquit onxa. Ez nezazula guehiago deit zure seme, trata nezazu zure azken sehia bezala. Obendun nintzan, bainan hiratcen nintzan zure ganic urrun».

        6. Aita zen bere baratcian, lilien ihiztatcen finitcen: bisitatcen zitien sagar onduac eta mahatsac. Ikhusi zienian yiten bidiaren gainian bere semia oro estalia izerdiz eta erhautsez, herrestan zangua, doï doya sinhetsi ahal ukhan zien. Bere buruari erran zuen gaztigatu behar zuenez ala behar zayon barkhatu... Guerocotz, nigarrac beguietan, hedatcen dazco besuac eta yauzi eguiten dacolaric lephora eman zacon pot handi bat.

        7. Guero yar arazi zuen bere semia; deitcen tu bere yendiac eta auzuac: «Nahi dut maithatu aitcinian bezala, haur gaichua, erran zeren bildu zireneco [2]. Aski gaztigatia izan da; nehorc orai ez dezola eguin errepotchuric batere. Zaurte ikhustera, fite ekhar ezozie besti poillit bat, ezar ezozie erartun bat erhian eta zapeta berriac zanguetan. Hartcen ahal tuquezie ere oillar, ahate eta ekhar aratche bat hun dena hiltceco: edanen, yanen dugu elgarrequin eta eguinen besta handi bat».

        8. Sehiec obeditcen dute beren nausiari eta ezarri zuten mahainaren gainian dafaila eder bat. Memento berian seme guehiena yiten zen ihizitic bere chakhurrequin: «Cer da beraz azantz hau? Oihu eguiten du yuramenturequin. Uste dut cantuz ari zieztela hemen, ez da goizegui yin nadin. Erhua zirea ene aita?».

        9. «Ez, ene semia, ez nuc hala, errepostu emaiten du zaharrac. Cantatcen diagu eta uros guituc, ceren baitugu zertaz. Nahi ukhan dezakan ala ez beharco duc hic ere cantatu eta gurequin alagueratu, ceren eta hire anaya hila zena baita bizirat itçuli. Sorthu baliz bezala duc: atzo galdia zian, egun horra non den hatcemana».

 

Duhalde

 

        [1] La lettre (e) se prononce comment e femé.

        [2] Lisez bildu zireneco.

 

aurrekoa hurrengoa