www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1216]

Canton d'Ustaritz

Commune de Larressore

Haür prodigoa

 

        1. Guiçon batec bacituen bi seme. Gaztenac erran cion aïtari: «Ordu da içan nadin nere buruaren naüsi eta içan déçadan dirua, yuan nadin hemendic bazter ikhusterat. Parti çaçu çure ontasuna éta eman diéçadaçu heldu caütana. Ba, ene semia, erran cion aïtak; nahi duïan beçala. Gaïstoa hiz eta punitua içanen hiz». Guero idekiric kopa bat, partitu çuen ontasuna eta eguin bi parte igualac.

        2. Çombeit egunen buruan, seme gaistoa yuan cen herritic handia eguinez, eta nihori adioric erran gabe. Pasatu cituen haïnitz larré, oïhan eta ur handi, eta yuan cen hiri handi baterat, coïntan sahutu baïtçuen bere diru gucia. Combeit hillabeteren buruan, saldu behar içan cituen bere arropac emazteki sahar bati eta bera sehi paratu cen: bidali cuten pentcetarat çaincera astoac eta idiac.

        3. Orduan arras malurus içan cen. Ez çuen guehiago oheric gabaz lo eguiteco, ez suric berotceco hoz cenian. Batçuetan halaco gosia pasatcen çuen non yanen baïtcituen gogotic serriec yaten tuzten aza hosto eta fruitu usteletaric, baïnan nehoc ez cion déüsic emaïten.

        4. Arras batez, tripa hutsa paratu cen alki batian, leïhotic beha aïrian çohacin soriéri. Guero ikhusi çuen ceruan çolan atheratcen ilharguia eta içarrac. Orduan nigarrez hasiric erran çuen bere baïtan: Han, ene aïtaren etsian bada haimbertce sehi, oguia eta arnoä dutenac, eta arroltciac, eta gasna nahi duten becembat. Eta dembora hortan gosia hiltcen hari naïz.

        5. Ontsa, chutituco naïz, yuanen naïz nere aïtaren ganat eta erranen diot: «Bekhatu eguin nuën, çu utci cintuaranian. Huts handia eguin nuën, behar nuçu gaztigatu, badakit. Ez neçaçula guehiago çure semia deit, trata neçaçu çure cerbitçariétaric azkena beçala. Hobendun içan naiz, baïnan çure ganic urrun hiratcen nintcen».

        6. Aïta baratcian cen lore batçu arrosaturik bizitatcen sagar eta madari hondo batçu. Ikhusi çuenian bidian heldu bere semia dena icerdiz eta herraütsez bethia, herrestatuz çangoa doïdoïa sinhetsi çuen. Galdeguin çuen bere buruari héya behar cioen barkhatu ala gaztigatu behar çuen... Azkenian nigarra beguian besoac hedatu ciozkan, hartu çuen lephotic eta eman musu handi bat.

        7. Guero yarraraciric bere semia, deïthu cituen bere sehiac, eta haüçoac: «Aïntcinian beçala maïtatuco dut haür gaïchoa, erran cioten bildu cireneco. Aski gaztigatua içan da: nehoc ez deçola erreportchuric eguin. Çatozte ikhustera, emoçue besta eder bat soïnian, erreztun bat erhian, çapeta berriac çangoan. Hil cetçue oïlarrac, ahatiac, eta aratche bat: edan, yan behar dugu elgarrekin eta phesta handi bat eguin».

        8. Sehiec obeditu çuten bere nagusia eta eman çuten dafaïla eder bat mahaïnian. Memento berian, seme çaharrena yin cen ihicitic bere sakurrekin. «Cer dira haro horiec oro? erran çuen yuramentu eguinez. Iduritcen çaüt cantuz hari ciztela hemen; ez da goïcegui yin baïniz. Cer eguin cira erhotu, nere aïta?».

        9. «Ez, nere semia, ez naïz hala, erran cion aïta caharrac. Horiec eguiten baïtut, eguiten dut loriétan naïcelacotz. Cantuz hari guira, urrus baïguira, eta badugu ceri. Nahi baduc eta ez behar duc hic ere cantatu eta gurekin alegueratu. Ceren hire anaya hila çuïan eta piztu duc. Oraï sortcen baliz beçala duc: atço galdua çuyan eta oraï hatsemana duc».

 

Oxabide,

Instituteur public

 

Notes

        1. La lettre s se prononce ch.

        2. La lettre u doit se prononcer ou.

 

aurrekoa hurrengoa