www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1249]

Dialecte Bas-Souletin (Mauléon)

Commune de Mauléon

Haour prodigoua

 

        1. Gizon [1] bátek etzin [2] bi seme [3] baízik [2 bis]. Gazténak erran zon bere aitari: «Ordu dizu izan nádin ene naousi eta ukhen dezádan diharu. Behar dit hebéntik joun eta bazter ikhousi. Phart'itzatzu zure hountarzúnak, eta emázut ukhen behar dudana».— «Bai, ene semia», erran zin aiták; «nahi dukiá bezala. Gaichtákin bat hiz eta izanen hiz gaztigatúrik». Gero tietá bat zábal eta, phartitu zutin bere hountarzúnak eta bi pharte bardinétan ezari.

        2. Geróztik guti egúnen burín, seme gaichtoua joun zen herrítik, fierraren egítez eta erran gabe adiórik ihouriere. Igaran zutin larre hánitch, oíhan, uhaítz, eta heltu zen hiri handi batetara, noun bere diharia oro gastatu beitzin. Zoumbait hilabetéren burin, behar ukhen zutin saldu bere arropak emazte zahar bati eta bere buria akordatu mithiltako: igorri zien alhorretarát han begiratzera astouen eta idien.

        3. Ordin, hánitch malerous izan zen. Etzin ukhen haboro ohérik lotzeko gaiaz, ez etare súik berotzeko hotz egiten zinin. Zoumbait aldiz gosia hain [4] handi zin noun jan beitzutukin aza osto eta fruta hirotu ourdék jaten dutien hetárik; bena ihourkérek etzon emaíten deusere.

        4. Ulhuntze bátez, sabela hútsik, utzi zin bere buria erortera kacheta batetara, sogíten zutilárik leihoti tchorik hegaltátzen arhinki. Gero ikhousi zutin agértzen zelin argizagía eta izárrak, eta bere buriari erran zin nigárrez: «hantche, ene aitáren etchía bethérik da mañataz, zouñek beitié ogi, ardóu, arraoutze eta gazná nahi dien bezañ beste. Arte hórtan, ni gósez híltzen niz hében».

        5. Arren, jeikiko niz; jounen niz edireitera ene aitáren, eta erránen dot: «Bekhatu bat egin nízun, nouizetare nahi ukhen beitzuntúdan utzi. Ukhen nízun ogen handía, eta behar naizu gaztigatu, hori badakit ountsa. Enezazula deith haboro zoure semía, trata nezazu zoure mithiletárik azkena bezala. Izan nundúzun ogendant, bena debeiátzen nundúzun hurrun zutárik».

        6. Aitá bere baratzin zen urhéntzen bere lilien hourtatzía: ikhértzen zutin sagartzík eta mahátsak. Ikhousi zinin jíten biden gañen bere semía oro estalírik izérdiz eta erháoutsez, zankhoua therrestán, kásik ezin sinhetsi zin. Bere buriari galthatu zin behar zínez gaztigatu edo behar zónez pharkatu... Azkenékoz, nigarra begin, harenganat besouk hedatu zutin, eta lephoula jaouzi eta eman zon pot handi bat.

        7. Gero jarerazi zin bere semía; deithu zutín bere miskandik eta aizouk: «Nahi dut maithatu lehen bezala, gaicho haourra», erran zen bildu zienin. «Izan da aski gaztigaturik; ihourkerek orai eztezon egin batere arraprotchúrik. Zaizte hounen ikhoustera, ekhar ezozié berhala arropa eijer bat, ezar ezozié erhaztun bat erhin eta oski berri eli bat houñetan. Ahal tuketzié hartzen ere oillar eli bat, ahate eli bat, eta erakharten chahal bat ehaiteko houn den bat: edánen eta jánen dugu algarreki eta egínen besta handi bat».

        8. Mithílak behatu zien naousiari eta ezari tahailla eder bat mahañaren gáñen. Ordin berin, seme gehiena ihizétik arrajíten zen bere chakhurrékin: «Zer da arren herots haou?» oihu egin zin juraméntuz. «Ouste dut khantátzen ari zidiela hében; ezta goizegi arrajin nadin. Erhotúrik zirá, ene aita?».

        9. «Ez, ene semía, enuk (erhotúrik)» ihardetsí zin gizon zahárrak. «Hori egiten diát boztaríoz bethérik beiniz. Khantátzen diagu eta irous gútuk, zeren beitugu ountsa zertako. Hik nahi edo ez, khantátu behar dúkek hik ere, eta goureki alageratu zéren hire anaie hil zena arraphiztu beita. Doidóia sorthúrik báliz bezala duk; atzo galdúrik ziá, égun hében diagu arr'edirénik».

 

Mauléon, le 6 janvier 1895

Sallaberry

 

        [1] Gizon se prononce guizon; j'emploie le g toujours dur comme dans le gamma grec. Quant à la prononciation de zon, voir la note [2].

        [2] Etzin se prononce etcin; j'emploie le z pour rendre le son du ç français ou de l's dans: ainsi. Je n'emploie jamais de c, si ce n'est lorsqu'il est joint avec h, pour rendre le son ch dans: cheval.

        [2 bis] Le son ai se prononce toujours a - i; jamais comme ai dans maison.

        [3] Seme; le son de s dans ce mot n'a pas d'équivalent en français; c'est un son fort, sifflant, que je rends par un s, tandis que j'exprime le son de l's douce par z (voir ci-dessus note [2]).

        [4] Haiñ; je me sers toujours de ce ñ pour exprimer le son français gn dans agneau. En se servant du z et du ñ comme je le fais, on facilite la lecture du basque français aux basques-espagnols qui ne connaissent pas de ç et pour qui le son représenté par gn se prononce toujours guene...

 

aurrekoa hurrengoa