www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1219]

Canton d'Espelette

Commune d'Espelette

Haour gastazalia

 

        1. Guizon batek ez zuin bi sémé beïzik. Gaztenak erran zion béré aïtari: «Ordou da izan nadin éné naóúsi éta izan dézadan diroua. Béhar da jouan ahal izan nadin éta ikhous dézadan herri. Pharti zazou zouré ontasouna éta emaazou zer éré oukhan behar béitout. Bai, éné sémia, erran zuin aïtak nahi douyan bezala. Gaïchto bat hiz éta gaztigatuia izanen hiz». Guéro idékitzéan tiranta bat phartitou zouen béré izaïtea éta eguin zituin bi pharté bardinak.

        2. Egoun goutiren ondotik sémé gaïchtoa jouan zen herritik éguinez gogoraren éta adiorik erran gabé nihori. Pasatou zouen hainitz larriak, oïhanak, errékak éta jin zen hiri handi batérat non chahoutou béitzuin béré dirou gouzia. Hilabété zombéiten bourouyan béhar izan zituin saldou béré phildak émazteki chahar bati éta bertzen mouthil yarri. Igorri zouten landétarat han zaintzeko astoak eta idiak.

        3. Orduian izantzen biziki dohakabé. Ez zuin izan guéhiago ohérik lo éguitéko gaouaz ez sourik béré berotzeko noïz éta hotz éguiten béitzuin. Batzuitan haïn gosé handia zuin non ongui jan béitzouken aza osto hek éta frouitou oustel hek cherriek jaten ziouztenak, baïnan néhork ez zion déousik emaïten.

        4. Gaou batez, sabéla houxa, égon zen erortzera zouezko jarguia baten gaïnera béhatzéan léihotik choriak zoin aïratzen aïrouski. Guéro ikhousi zituin aguertzen zérouan ilharguia éta izarrak éta erran zion béré bourouari nigaréguitéan. Han éné aïtaren etchia mouthilez bethia da zoïnek béitouté ogui éta arno, araoultziak éta gasna nahi douten bézembat. Dembora béréan ni gosez hiltzen niz hémen.

        5. Eta beraz, jéikiren niz, jouanen niz éné aïtaren khaousitzérat éta erranen diot: Eguin nuin békhatou bat, nahi izan zintoudanian quitatou. Hoben handia izan nuin éta béhar da gaztiga nézazoun. Badakit hori ongui. Ez nézazoula guéhiago izenda zoure sémia, zouré séhien léroan éman nezazou. Coulpadoun nintzen, baïnan zorigaïtzéan nintzen zoutarik houroun.

        6. Aita béré baratzian zen béré lilien arosatzen akhabantzan: bichatatzen zituin sagar ondoak éta mahaxak. Noïzéta ikhousi béitzuin jiten bidiaren gaïnian béré séméa déna izerdiz éta erhaoüxez estalia, hérestatzian zangoa, nékez ahal zuin hori sinhesten. Galdéguin zion béré bourouari behar zen gaztiga zezan édo barkha zézon. Azkénian béguiak nigarrétan, hédatou ziozkan bésoak éta haren lephora aourthikitzen zélarik éman zion mousou handi bat.

        7. Guéro yar arazi zuin béré séméa, déithou zituin béré jendiak éta aouzouak: «Nahi dout haou maïthatou léhen bézala gaïcho haoura, erran zioten héier bildouak izan ziren bézin laster. Izan da aski gaztigatuia: néhork ez diozala éguin oraï édasiarik batéré. Jin zizté hounen ikhousterat; ekharozouté laster maïpoulisa pouillit bat, émozouté erhaztoun bat erhian éta zapata berriak oïnétan. Ahal izanen tuzui éré hartzen oïlarak, ahatiak éta ekhartzen aétche bat hiltzeko ona: édanen dougou, janen elgarrékin éta éguinen phesta handi bat».

        8. Zerbitzariek obéditou zouten béré naoüsiari éta eman zouten dafaïla éder bat mahaïnaren gaïnian. Ordouan bérian, sémé zaharréna itzoultzen zen ihizitik béré chakhourrekin: «Zer da ba harabox hori? erran zuin jouramentoukaz. Ousté dout kantouz hai zizten hémen; ez da goïzégui itzoul nadin. Erho zia, ene aïta?».

        9. «Ez éné sémia, ez nouk hala, ihardexi zuin chaharrak. Hori éguiten badout bozkarioz béthéa nizélakotz da. Khantouz haï guira éta ourous guia ezen badougou ongui zertaz. Hik nahi izan dezayan édo ez beharko da kanta dézayan hik éré éta alléguéra hadien gourekin, zéren éta hiré anaya zoïn hila beitzen arajin da bizirat. Sortzetik heldou baliz bezala da: atzo galduia zen, égoun houna non den harapatuia!».

 

Espelette, le 31 décembre 1894

L'Instituteur public,

J. Ahetz-Etcheber

 

Nota

        1. On prononce toutes les lettres dans la langue basque.

        2. s doit être prononcé en appuyant légèrement la langue sur le palais et en faisant un peu siffler. Le son de s doit se rapprocher assez de celui de ch français.

        3. j doit se dire comme si on faisait sonner à la fois j et d; on emploie aussi y au lieu de j.

        4. x a le son de t et s combinés.

        5. Dans ph le son des deux lettres se fait sentir en même temps.

        6. Dans ai, ei prononcer séparément les deux voyelles.

        7. k s'emploie pour qu ou c dur.

        8. z a le son de c ou celui de deux s.

 

aurrekoa hurrengoa