www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1194]

Commune de Mouguerre

Canton de Bayonne Nord-Est

Haur prodigoa

 

        1. Guiçon batec ez çuen bi sémé baicic. Gastenac erran cion béré aitari: «Dembora da içan nadin éné nausi eta içan deçadan dirua. Behar da yuan ahal nadin eta ikus deçadan herri. Parti caçu ontassuna, eta emadaçut nic behar dudana». «Bai, éné séméa, erran çuen aitac; nahi dukan beçala. Gaisto bat haiz eta punitua içan haiz». Guero idekitcen duelaric tiroir bat, partitu çuen béré ontassuna eta eguin cituen hortaric bi pharte bardinac.

        2. Egun gutiren ondoan, sémé gaistoa yuan cen herritic fierrarena eguiten cuelaric, eta adioric nihori erran gabé. Passatu cituen hainitz larré, oihan, ur eta yin cen hiri handi baterat nun chahutu baitçuen béré diru gucia. Cembeit hilabetheren buruan saldu behar içan cituen béré puskac emasté chahar bati eta béré burua, allouatu mutil icaiteko: igorri çuten landetarat astoen eta idien caintçeko.

        3. Orduan, arras malhurus içan çen. Ez çuen guehiago içan oheric lo eguiteco gabas, ez suic beherotceko hotz hari cenean. Cembeit aldiz hain gosé handia çuen yanen baitcituen assa hosto hec eta cherriec yaten dituzten fruitu ousteldu hec; bainan nihorc ez cion deus emaiten.

        4. Gau batez, tripa hutsa, utçi içan çuen béré burua erortcerat kayola baten gainerat behatcen çuelaric leihotic arinki bolatcen ciren choriac. Guero ikussi cituen aguertcen ceruan ilharguia eta içarrac, eta eran çuen béré buruari nigarrez: Han, éné aitaren etchea bethea da sehiz çoinec baituté oguia eta arnoa, arroltzeac eta gasna, nahi duten baicembat. Dembora hortan, ni goseac hiltcen hari naiz emen.

        5. Eh bien, chutituko naiz yuanen naiz ene aitaren hatchemaiterat eta erranen diot: «Bekatu eguin nuen utci nahi içan cintudanean. Hutz handia eguin nuen eta behar nauçu punitu badakit ontsa. Ez neçaçula deith guehiago curé séméa, trata neçaçu curé azken mutila beçala. Hobendun içan naiz, bainan peritcen hari nintcen çutaric urrun».

        6. Aita béré baratcean cen, béré lilien arrosatcen finitcen; bisitatcen cituen sagar ondoac eta mahatsac. Ikussi çuenean yiten bidean béré séméa dena icerdiz eta herrautzez estalia, sango bat herretzan doidoia sinhets ahal içan çuen. Galdatu içan çuen béré buruari behar çuen punitu edo behar cion barkatu... Enfin, nigarrac beguietan hedatu cition besoac, eta audikitcen celaric haren lephorat eman çion pot handi bat.

        7. Guero yararaki çuen béré séméa deithu cituen béré yendeac eta auçoac: «Maithatu nahi dut lehen beçala haur gaicho erran cioten heldu cireneko. Aski punitua içan: nihorc orai ez dezola eguin erreporchu bihi bat. Çatozté ikusterat; ekaroçue fite besta eder bat; emoçué ereztun bat erhian eta çapeta berriac sangoetan. Hartcen ahalco ditutçué éré oilarrac, ahateac eta ekartcen aratché on bat hiltçeko: edan behar dugu, yan elgarrekin eta eguin phesta handi bat».

        8. Mutilec obeditu çuten béré nausiari eta eman çuten nappa eder bat mahainean. Memento berean sémé çaharrena heldu cen ihizitic béré chakurrekin: «Cer da bada harrabost hori? oihu eguin çuen yuramentuz hari celaric. Uste dut cantatcen duçuela hemen; ez da goizegui yin nadin. Soroa çare éné aita?».

        9. «Ez éné séméa, ez nuc hala ihardetsi çuen çaharrac. Hori eguiten badut, alegrantziaz bethea naizelacotz eguiten diat. Cantatcen diagu eta uros gaituc, ecen baitugu certaz içan. Nahi baduc eta ez, beharco duc hic éré cantatu eta alegueratu gurekin, ceren hiré anaia hila cena berriz bicirrat éthorrí duc. Sortcetic heldu balitz beçala duc: atço galdua cen egun horra kausitua».

 

A Mouguerre le 16 décembre 1894

L'Instituteur,

Hargouet, Alfred

 

Notes

        Deux ou trois remarques seulement, d'un caractère général sur la prononciation de la langue basque.

        1° La lettre U, dans le basque labourdin, a le son de la voyelle composée ou.

        Ex: malhurus (malheureux) se prononce malhourous.

        2° La lettre S se rapproche du che français adouci.

        Ex: sémé (fils) se prononce chémé.

        3° AU équivalant en français à la voyelle o se prononce aoü en glissant sur la voyelle composée ou.

        Ex: Haur (l'enfant) se prononce haoür.

        4° Les deux lettres PH, en français f se prononce en basque peh, en faisant entendre la lettre h.

        Ex: phesta (fête) se prononce pehchta et non fechta.

 

aurrekoa hurrengoa