www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1321]

Canton de Baïgorry

Commune de Bidarray

Haur prodigua

 

        1. Gizon batek ez zituen bi seme baizik. Gazteenak erran zion aitari: «Ordu da izan nadien nere buriaren nausi eta nere diruaren jabe. Johan behar niz hurrun ikusteko eskualde berriak. Zathi zazu zure ontasuna eta eman zaazut niri tokatzen zaana. — Bai, ene semea, erran zion aitak, nahi dukan bezala. Haur gachto bat hiz, eta gachto hizan bezala izanen haiz gaztigatua». Gero, tirenta bat idoki eta, zathitu zuen bere ontasuna, egiten zituelarik bi pharte berdinak.

        2. Handik lachter, seme gachtoa joan zen herritik fierrarena eginez, nehori adiorik erran gabe. Iragan zituen larre, oihan eta uhaitz hainitz, eta heldu zen hiri handi batetarat, non chahutu baitzuen bere diru guzia. Zonbait hilabeteren buruan, behartu zitzaion saldu bere soineko phildak emazte zahar bati eta bera eman bertzen meneko, muthil bezala: Igorri zuten larrerat asto eta idi zain.

        3. Geroztik, joan zuen bizia osoki dohakabe. Ez zuen gehio oherik gauaz lo egiteko ez eta ere surik berotzeko hotz aizelarik. Zonbait orduz, hain zuen gose errabia handia, non gogotik janen baitzituen zerrieri aurthikitzen ziozkaten haza osto eta fruitu usteldialk. Bainan nehok ez zion deusik emaiten.

        4. Atsalde batez, sabel huts, ezin bertzez, utzi zuen bere burua erortzea alki batea, bihotza ilhunik leihotik so zaolarik lorietan airean zuhatzin chorier. Gero ohartu zen jalkhitzen zirela zeruan ilhargia eta izarrak eta begiak bustirik erran zuen: «Hantchet ene aitaren etchia bethia dago sehiz zoinek baitute nasaiki ogi eta arno, arroltze eta gasna. Anhartehan, ni hemen nago gosiak hiltzen.

        5. Jaikhiko naiz, joanen naiz aitari buruz eta erranen diot: Egin nuen bekhatu zu ganik hurrun joaitean. Hoben handiak nituen, badakit ontsa, gaztigatu behar nuzu. Ez nezazula gehio izenda zure semea, trata nezazu zure azken sehia bezala. Hobendun izan nintzen eta zu ganik hurrun deus onik ez nuen, eihartzen ari nintzen».

        6. Bere baratzian zen aita, loren hurtatzen ari zena eta denbora berean so bat emaiten zuena sagar ondo eta mahatseri. Ikhusi zuenean heldu zela bere semea izerdiz hurtua, erhautsez dena estalia, zangoa therestan, ezin sinhets zezaken. Gudukan zen heia behar zuen gaztigatu edo barkhatu behar zaion... Azkenekotz, bihotza zabaldu zitzaion, eta begiak nigarrez bustirik hedatu zituen bi besuak, eta besarkatu zuen semea emaiten zaolarik musu gozo bat.

        7. Gero jarrarazi zuen, oihu egin zuen bere jende eta auzueri. Bildu zirenean erran zioten: «Maithatu nahi dut haur gaichoa. Aski gaztigatua izan da; hemen goiti nehok ez dezakola egin mehatchu bat. Jin zaitezte ikhustera, ekhar zakozi soineko pollit bat, ezar zakotzi erhian erhaztun bat eta honietan zapata berriak. Harturen ahalko ditutzi oilar eta ahate, ekhartzen ahalko duzi aetche bat hiltzeko on dena. Edan dezagun, jan dezagun, dezagun balsan denek egin besta handi bat».

        8. Sehiek egin zuten nausiak manhatia eta ezarri mahaian tafaila eder churi bat. Ordu berian, seme gehiena helou zen ihizetik zakhurreki. Oihuz emaiten da eta dio, sakreka dolarik: «Zer da harabots handi hori? Ene ustez khantuz ari zaizte hemen. Ez da goizegi itzuli bainiz etcherat. Aita zoratu zireia?».

        9. «Ez, semea, eman zuen erreposta aita zaharrak, ez nuk zoratua. Besta hau manhatu diat zeren alegrentziaz bethia naizen. Khantuz ari gaituk eta bozkariotan gituk ezin arrazoinak baditiagu. Nahi ala ez hik ere khantatu behar duk, alegeratu behar hiz gurekin, ezin hire anaia hila zuian eta bizirat itzulia duk. Beriz sorthu baliz bezala duk: atzo oraino galdua zuian, hora egun hatchemana gutartean».

 

Louis Irénée Roquebert

Instituteur à Bidarray

 

Observations

        1. La commune de Bidarray est bas-navarraise. Située sur les confins de la Basse-Navarre, elle voisine avec Louhossoa qui appartient au Labourd. Elle a aussi plus de relations d'affaires avec Espelette, Hasparren etc... qui sont au Labourd, qu'avec les autres communes de la Basse-Navarre. Aussi le langage s'en ressent-il.

        2. ll se prononce comme le ill mouillé français.

        3. Z ou z correspond à la lettre s française et doit se prononcer de même.

        4. Le s. Le son de cette lettre se rapporte au son de la lettre j en français. Mais il n'est pas si doux. Tout en demeurant sifflant ce son doit être, si l'on peut s'exprimer ainsi, plus épais.

        5. Le j se prononce au Labourd en appuyant la langue sur le palais et l'en retirant brusquement. Ce qui donne le son du d adouci.

        6. Le k se prononce comme le c français.

        7. Au Labourd et en Basse-Navarre le son u n'existe pas. On prononce ou et l'on écrit u. in se prononce ine et au se prononce aou.

        8. Le g conserve le son dur qu'il a en français intégré devant les voyelles i et e.

        Devant les voyelles i et e, sans qu'il soit besoin d'intercaler.

 

aurrekoa hurrengoa