www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1202]

Canton de St Jean-de-Luz

Ville de St Jean-de-Luz

L'enfant prodigue

(traduction basque)

Haur prodighoa

 

        1. Ghizon bathek etzuen bi seme baizik. Gaztenak erraiten dio bere aitari: «Ordu da izan naien nere nahusi eta izan dezan diru. Behar naiteke goan emendik eta bazterrak ikhusi. Parti-zazu zure ontasuna, eta emanazu nik behar dudana. — Bai nere semea, dio aitak; nahi dukan bezala. Gaichtoa haiz, kaztigatua izanen haiz». Eta tireta bat idekirik, partitu zuen bere ontasuna eghinez bi parte igualak.

        2. Egun guthi gheroago, seme tzarra goan zen herritik fiertzia erakhutsiz, eta nihori adiorik eghin gabe. Landa, oihan, arribera hainitz trebesaturik goan da hiri haundi batera, non chahutzen baïtu bere diru guzia. Zembeit ilhabten buruan, behar izan zituen saldu bere arropa tcharrak emazteki zahar bathi eta soldatean sehi sarthu: landetara egorri zuten astoak eta idiak zaintzeko.

        3. Orduan arras malurus izantzen. Eztzuen gheiago oherik gauaz lo eghiteco, ez eta surik hotz zenian berotzeko. Haintzen gose batzuetan, non, janen batzituen hurdiek jaten dituzten aza osto eta fruitu usteldutarik; bainan nihork ez zion deusik emaiten.

        4. Arrats bathez tripa utsik, alki bathen gainrera zen erori, leihotik beghiratuz choriak arinki egaldatcen. Ghero ikhusi zuen zeruan aghertzen ilharghia eta izarrak, eta nigarrez dio bere buruari: Han, nere aitaren etchea sehiz bethea da, oghi, arno, arrautze eta gasna, nahi bezinbat dutenak. Dembora berean, ni, hemen nago, goseak ilhtzen.

        5. Beraz, altchatzera noha, goanen naiz aitaren gana eta erranen diot: Bekhatu bat eghin nuen zu utzi nahiarekin [1] eta behar nauzu kastigatu, badakit onghi. Ez nezazu ghehiago deit zure semea, trata nezazu zure azken sehia bezala. Faltian nintzan, bainan zutaz urrun ahituz nindoan.

        6. Aita baratzean zen bere loreak freskatzeaz akabatzen, beghiztatzen zituen ere bere sagardiak eta mahastiak. Ikhusi zuenean bere semea bidean ethortzen, dena izerdiz eta errhautsez bethea zangoak errestan, ezin sinhesten zuen. Galdeghin zuen bere baitan behar ote zuen kastigatu edo behar zíon barkhatu... Azkenean, nigarrak beghitan, besoak zabalik, eghin zíon lepora salto eta eman musu haundi bat.

        7. Ghero, jarrazi zuen bere semea; deitu zituen bere jendeak eta hauzoak. Nahi dut maitatu lehen bezala, haur gaichoa, erraiten diote bildu zireneko. Aski izan da kastigatua, nihork orai ezdiola eghin areporchurik. Ethor zaezte honen ikhustera; ekhar zoizue maipolis politbat. Ezar zoizue errestun bat errian oinhetako berriak zangotan. Ahal dezatzueke ere hartu oilhar, ahate, eta ekharri hiltzeko on den chahal bat, behar dugu edan, yan eta eghin besta haundi bat.

        8. Sehiek obeditu zuten beren nahusiari eta ezarri zuten dafaila eder bat mahainaren gainean. Arthe berean seme saharrena zatorren ihizitik bere zakurrekin: «Zein dabada arrabots hau? deiadartzen du juramentuka. Uste dut kantaz hari zaretela hemen: ez da goizeghi ni ethortzea. Errhoa zare aita?».

        9. «Ez nere semea ez nauk ala, arrapostu zaharrak. Hori eghiten badiat alhegheraz bethea naizelako duk. Kantas hari gaituk eta hurus gaituk zeren badugun zer gatik. Nahi edo ez, beharko duk kantatu hik ere eta alhegheratu gurekin, zeren hire anaiha ilha zena berritz bizirat ethorri baita. Orai sortzen balitz bezala duk, atzo galdua huen, egun berritz atzemana».

 

B. Deluc

St Jean-de-Luz, le 8 janvier 1895

 

        [1] Erratum: un fragment de phrase ayant été omis pendant la transcription, il faut lire ainsi: Dainu haundi izan nuen, eta behar nauzu kastigatu, badakit onghi.

 

Notes du traducteur

        Dans la langue basque l'emploi des lettres q, v, x, y est supprimé. Ils sont remplacés par k, b, ts, j. La lettre s prend toujours un son plein comme en espagnol. Le z se prononce toujours durement comme une s en français et remplace le c que l'on n'emploie que dans dans le son ch. Les voyelles e, i, u gardent leur prononciation propre dans quelque endroit qu'ils se trouvent: par exemple dans aita, il faut lire aïta. L'e est toujours fermé et u fait toujours ou comme en espagnol.

 

aurrekoa hurrengoa