www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1264]

Canton de Mauléon

Commune de Musculdy

Haur prodigoua

 

        1. Guiçon batec etcian bi seme baicic. Gaztenac eran cian bere aitarí: «Ordu diçu içan nadin ene buriaren buruçagui, eta ukhen deçadan diharu ene gostuco. Nahi nuçu içan libro nouat nahi jouaïteco bazteren ikhoustera. Phartiçaçu çoure hountarçuna eta eman içadaçu eni jiten çaitana. — Bai, ene semia, eran cian aitac hic nahi dian beçala. Seme gachto bat hiz, eta punituic içanen hiz». Guero çabalçen cialaric tiader bat, phartitu cian bere hountarçuna eta eguin çian bi pharte bardinac.

        2. Egun gutien burian, seme gachtoua jouan cen heritic, fanfarouaena eguiten cialaric, eta adioric ihouri eguin gabe. Igaran cian lare, oihan eta uhaitz hanitx eta heltü cen hiri handi batetara, noun despendiatu beitcian bere diharia oro. Hilabete çoumbaiten burian behar ukhen çutian saldu bere aropac emazte çahar bati eta jari mithil. Igori çuten alhoretat astouen eta idien beguiratcera.

        3. Ordian hanitch malerous cen. Etcian haboro oheric lotceco gaiaz, ez suic beotceco hotz eguiten cianian. Çounbait aldiz hain gosse cen noun jan beitçutukian ourdec jaten tien aça osto eta fruta hiotiac, bena ihourkere etceion emaiten.

        4. Ulhunce batez, sabela huxic, jari cen cacheta batetan soguiten cialaric leihotic ahinki hegaltatcen cien tchorier. Guero ikhoussi cian aguertcen celian arguiçaguia eta içarac, eta eran cian bere buriari: «Han ene aitaren etchia, betheric da mithilez, çougnec beitie ogui eta ardou, aroutze eta gazna, nahi duten beçain beste. Ber demboran, ni, gossez hiltcen niz heben».

        5. «Eta aren, jeikiko niz, jouanen niz ene aitaren edieitera eta eranen deot: Eguin niçun bekhatu bat, çu kitatu nahi ukhen çuntudanian. Oguen handia ukhen niçun, eta behar naiçula punitu badakit unxa. Eneçaçula haboro dei çouré semia. Trata neçaçu çoure azken mithila beçala. Oguendun içan nunduçun, bena miseiatcen nunduçun çutaric hurun».

        6. Aita bere baratcian cen, bere lilien arousatcen finitcen ai: bisitatcen çutian sagartciac eta mahaxac. Ikhoussi cianian biden gainti jiten bere semia icerdi eta erhauxez betheric, herestatcen cielaric sankhoua, etcian casi sinhesten ahal. Gogouan igaran cian behar cienez bere semia pounitu ala behar çon pharcatu. Axkenecoz nigarac beguietan, hedatu ceitçon bessouac eta jauzten celaric haren lephoula eman çon pot handi bat.

        7. Guero jar eraci cian bere semia; deithu çutian bere jentiac eta aiçouac: «Nahi dut maithatu lehen beçala, miséable haura eran ceren juntatu cienian. Içan da aski pounituic; ihourkere ezteçola orai eguin araprotchuric batere. Jin citie haren ikhoustera; ekhar içocie fitez camisola ejer bat; eçar içocie erhaztun bat ehian eta oski beri elibat hougnetan. Hartuco ahal ukhenen ducie oraino oillar eta ahate çoumbait, eta ekharien ducie aetche bat ehaiteco houn dena edanen dugu, janen dugu alkharekila éta eguinen dugu besta handi bat».

        8. Mithilec obeditu çuten beren buruçaguiari, eta éçari çuten tahailla eder bat mahagnen gagnen. Ber mementouan, seme guehiena utçultcen cen ihicetic bere tchakhureki: «Cer da aren herox hori? oihu eguin cian juatcen cialaric. Ouste dut khantatcen ari cidela heben, ezta fitecegui utçul nadin. Erhotuic cia, ene aita?».

        9. Ez, ene semia, enuc erhotuic arrapostu eman cian aita çaharac. Hola eguiten badut, eguiten diat alagrantciaz betheric niçalacoz; khantatcen diagu eta irous gutuc, eci badiagu ounxa cer gatic. Hic nahi ala ez nahi, beharco duc khantatu hic ere eta alagueatu goueki, ceren eta hire anaie hilic cena ara phiztu beita. Orai sorthu baliz beçala duc: atço galdüiic cian eta hoï diala egun edienic.

 

B. Laxague

 

aurrekoa hurrengoa