www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1258]

Canton de Mauléon

Commune de Garindein

Haour prodigoua

 

        1. Guizon baték étzizun bi sémé baïzik. Gazténak éraïten dizu béré aïtari: «Ordu dizu izan nadin éné buruzagui éta ukhen dézadan diharu. Behar dit jouan ahal, éta ikhousi bazter. Pharti ézazu zouré hountarzuna éta éman dazut ukhen béhar dudana. — Baï, éné sémia, éraïten dizu aïtak nahi dian bézala. Gachtoua hiz éta gaztigaturik hizaté». Guéro zabalziareki tiéta bat phartitu zizun béré hountarzuna éta éguin, bi pharte bardinak.

        2. Egun gutiéren burian sémé gachtoua jouan zuzun héritik fiéraren éguitez, éta éran gabé adio ihouri éré. Igaran zizun landa hanitch, oïhan, uhaïtz éta heltu hiri handibatètara, noun despendiatu béitzian béré diharia oro. Hilabété zoumbaïten burian saldu béhar ukhen zitizun béré hardak emazté zahar bati éta acordatu mithil: igori zizien alhorétarat han béguiratzera astouen éta idien.

        3. Ordian izan zuzun hanitch malérous. Etzizun haboro ohérik lotzeko gaïan, ez suïk bérotzeko éguiten zinian hotz. Zoumbaït aldiz hain zizun gosia handi noun ounxa janen béitzutian aza osto éta fruta hiotu ourdek jaten dutienak; béna ihourk deüséré étziozun émaïten.

        4. Gaï batez sabela huxik, érortéra uzten dizu béré buria escabéla baten gagna, soguitiarekin léïhotik tchori arhinki hégaltazaliak. Guéro ikhousi zizun aguertzen zélian arguizaguia éta izarak éta éraïten dizu béré béithan nigarez: Han, éné aïtaren étchia béthérik duzu mithilez zougnek béitiré ogui éta ardou, araoutze éta gazna, nahi dien bézaïn besté. Dembóra hortan, ni, hiltzen nuzu gosez hében.

        5. «Arren, jaïkiko nuzu, jounen nuzu édiréitéra éné aïtaren éta éranen diot: Eguin nizun békhatu bat nahi ukhen zuntudanian quitatu. Oguen handi ukhen nizun, éta béhar naïzu gastigatu badakit ounxa. Enézazula déi haboro zouré sémia, trata nézazu zouré azken mithila bézala. Oguendun nunduzun, béna hiatzen ninduzun zouréganik hurun».

        6. Aïta béré baratzian zuzun, lilien ihizta urhentzen: bijitatzen zitizun sagartziak éta mahaxak. Nouiz éré ikhousi béitzin jiten biden gagnen béré semia oro izerdiz éta erhaousez béthérik, sankhoua hérestatzez, bortcha sinhexi ahal zizun. Igan zizun béhar zinez gastigatu ala pharcatuko zeïon... Azkénin, nigarak béguiétan hédatzen ditzotzu bésouak éta léphoti lotziaréki émaiten diozu pot handibat.

        7. Guéro jar érazi zizun béré sémia; déithu zitizun béré gentiak éta aïzouak: «Nahi dit maïthatu léhen bézala gacho haoura éraïten diézu juntatu zien bézaïn sari. Izan duzu aski gastigaturik: ihourk éré oray eztéiola méhatchurik éguin. Ziaoustéré hounen ikhoustéra; ékar ézozié fité paleto eyjer bat, ézar ézozié erhaztun bat erhian éta oskiak béririk sankhouétan. Hartu éré ahal ukhénen duzié oillar, ahaté, éta ékhariko chahal bat houn éhaïtéko: édanen dizugu, janen algareki éta éguinen besta handi bat».

        8. Mithilek obéditu zizien béren naousia éta ézari tahailla éder bat mahagnen gagnen. Ber demboran, sémé guéhiéna utzultzen zuzun ihizétik béré chacurékilan: «Zer da arren héroz hori? oïhu éguiten dizu juatziaréki. Ousté dit khantatzen duzien hében; eztuzu goizégui ara utzul nadin. Ertzoturik zira, éné aïta?».

        9. «Ez, éné sémia, énuk hala, érapostu émaïten du zaharak. Eguiten badut hori, éguiten diat boztarioz béthérik béiniz. Khantatzen diagu éta irous gutuk, zéren béitugu ounxa zertzaz. Nahi baduk édo ez, behar dukek khantatu hik éré éta boztario hartu goureki zéren hiré anaïa hilik béitzen éta ara jin béita bizila. Oraï sorthia bézala duk: atzo galdurik zia, égün hora ara édirénik».

 

L'Instituteur de Garindein,

J. Arhanegoïty

 

aurrekoa hurrengoa