 |
ZUGAZTI BARRIKO EKARRIAK
Begiratuten badau
batek gaur mundua
ezta ziur iakingo
nun daukan burua:
ikusirik gizonen
odol-egarria;
baleuke lez, bizi bat
galduta, barria.
Gauza bat egiteko
ezer bere ezerik
Iaungoikoa izan ezik
eztago besterik:
baina biurtuteko
ezer bere ezera,
gizonak dirudite
deabrua bera.
Zorrotzagoak dira
gaur ilteko txistak,
eta ziurragoak
gusako tximistak:
zabaldu da gosea
len baino geiago
eta maitetasuna
lurpetua dago.
Pobre ereiten dabiltzaz
mundudan berorik,
Fraileak atarata
lenengo solorik:
saldu dira pobreen
beso ta mukurrak;
eta kendu fraileen
sopea ta utsurrak.
Izen guztiz ederra
da filantropia
baina obea askoz bere
zan lengo sopea:
gosea kenduten zan
lenago sopakaz;
eta ezta ikasi egiten
soparik berbakaz.
Geure bizitzak dituz
iagola ziurrak,
gaitxak ondo ikusteko
satorra lez zurrak;
ta onak igaroteko
gabak eta egunak,
gaisdunai ataraten
ziskuko urre-lumak.
Pobrea iminten dabe
bigarren tornuan
arimako osasuna
dabela bornuan;
erbestean deiela
betiko munduak,
alan nai dabelako
pobre borreruak.
Ilten dau medikuak
errenkura barik,
ta beste mila ilteko
eztauko ardurarik:
guztiz asko ilten dituz
ezer ez eukiak,
eta geiago erreta
azkan bako argiak.
Zeinbat botikariok
diruen pozera
daroe eriotzea
nesken sabelera!
Eta dagoz lekuko
diruz erosiak
inos jausi ezteizan
deunga nagosiak.
Lanterna bako argiak
zeinbat gaitx aldakaz
urruneti geugana
saltzeko gauzakaz!
Gaitx bakoitxak daroa
etorten danean
gizonezko amarrena
beragaz batean.
Piper biurtu deusku
argiak mundua;
gane ederren barruan
soliman ta sua:
eta erakusten dago
piperren narrua
esaten itxi barik
zer daben barrua.
Zeinbat izan piperra
gane-gorriago,
barruak ilten gaituz
erreta lenago.
Ian bei gizaldikoak
piperren azala;
baina ezpei esan gero
euskalduna dala.
Ama biotzekoa!
zuk zeustan esaten
ez inos ikasteko
piper mina iaten:
zuk irakatsi zeustan
dotrina santua
zuk estalgi emon zeustan
Jeusen mantua.
Aistuta bizi dira
goiko munduagaz
minduta dagozanak
piper-barruagaz:
Iaunak ez autsen emon
neuri lango Amarik
bidea irakasteko
ara gaztetarik.
Ezpadauko pobreak
ariman zerurik,
egongo da aberatsak
ilteko suturik:
borrerua izango da
fedea eztaukana
odol ta ondasunakaz
aseten eztana.
Zetarako pobreak
dituz Erregeak,
ezpadauko gerorik?
zetako legeak?
Erregea... bera da
bere buruena;
nai il nai kenduteko
berak nai dabena.
|
 |