|
PEKATARI BAT IAUNAN AURREAN
Zeinbat ezker daukadan
Jaunari zer-emon
ta ez Beragaz aaztuta
nagoanez egon!
alper beti izan naiz ni
ezker gaiztokoa,
ona izan da neuretzat
beti Iaungoikoa.
Iru urte igaro barik
ikasi nenduan
Iauna bakarra zala
zeru ta munduan;
Beragan asi nitzan
ume sinistuten
eta Elizan da etxean
berari eskatuten.
Bost urteko nekizan
amar aginduak
laster Elizakoak
ta Sakramentuak;
gazterik au iakinda
(esaten naiz lotsa)
arimako gauzetan
beti izan naiz otza.
Zeinbat ni baño, Iauna,
obeak il dira!
Zeinbat ilteko orduan
dagoz gaur begira?
Zeinbat kadera bako,
zeinbat begi barik
dagoz eztireanak
gizonak... bakarrik?
Zeinbat guraso bako
nekatu gaisoak
dagoz munduan, Iauna,
ta zeinbat zoroak!
Zeinbat osasun bako
dagoz oe txarretan!
Zeinbat errurik barik
dagoz lokarrietan!
Osasunagaz bizi
bear egin da ian
zer da egotea baño
bizirik glorian?
Alan ikusiezkero
bakoitzak burua
esan lei: neuretzako
egin zan mundua
Bakarrik egin neban
geure Iaun aundiak
bizi leitezan bardiñ
gizonak guztiak,
eta egon bear geunke
eskerrak emoten
itxi barik egun bat
aaztu ta igaroten.
Iaungoikoan semeak
guzitok izanik
mundura gatozanak
artez beraganik:
ezker bakoak gara,
eztago zalantzik,
bizi garealako
au gomuta barik.
Guraso ikaste bako
txiroen semeak
eztaukaz magalpean
neu lez sinisteak.
Ta zerura ioan!
Ta neu infernura!
Zetako eztator beti
au neure burura?
Zer esango dau, Iauna,
erio nainean
arimeak, Zugana
eldu dainean?
Nok leukeen astia
Nok barbai-unea
Iñontzat ez isteko
Nutzako bidea
Zer esango dot Iauna
munduan aurrean
barrua agertutera
iatzi zaizanean?
Nun estalduko naiz ni,
ni Judas barria,
barru barik egoeran
agiri agiria?
Nora biurtuko dot
nik neure burua?
Nok orduan garbitu
nire oraingo errua?
Ai! ni pekatuaren
basatzen etzuna
nago gomuta barik
Erabagi-eguna.
Baña Iauna zu zara
neurri barik ona
gizon guztiak gaiti
bizitzea emona,
geu gordetearren
zagoz zu kurtzean
eta ezpei, arren, izan
neuretzat utsean.
Ama baten semeak,
Jesus, gareanak
biotz baten taupadaak
darabilz bionak
Zu neure biotzean
eta zurean ni
Mariagan batuta
Bizi gaizan beti.
|
|