|
AVE MARIS ESTELLA
Iaunak gorde zaizala
itxasoko izarra
Iaungoikoaren Ama
garbi ta bakarra:
eta Birjiña beti
beti izanikoa
zerurako dan ate
zorionekoa.
Gabrielen agoti
Abe bat arturik
zeiñ dan Evan izena
goikoz bekoturik;
egiguzu bakea
geure Iaun onagaz;
sugetzarran burua
zapaldu ta oñagaz.
Azkatuizuz kateak
errudun guztiai,
emoizu argitasuna
itsu dagozanai;
kenduizuz geure gaitzak
Birjiña Maria
ezkaituizu geuretzat
onda dan guztia.
Arren erakutsizu
Ama zareala
zugaitik eskariak
Ak artu daizala,
Zeiñ mundura etorrita
gugaiti bakarrik
zeure Seme izatea
igaro eban pozik.
Birjiña guztiz bakar
Ama Jesusena
iaio danen artian
biotz bigunena:
kenduta geure erruen
guztiz kate astunak
egizu uzan gaitezan
garbi ta bigunak.
Emoiguzu ekerza
biziteko garbi
eta egiguzu bide
ziurrean argi
bizi gaitezan beti
Jesusen aurrean
iñoiz amaituko eztan
atsegiñ artean
Lauduak geure Aita
zeruko Iaunari,
Hosanna Seme berak
gantzutu ebanari,
bardin Gogo Doneari
biotzeko garra,
irurak izan daien
onera bakarra. Arren bai.
Arren ontzat artuizu
Birjiña Donea
edozein gizalditan
nik zu laudatea.
Ekazuz Ama neuri
sinismen indarrak
zuzituteko zeure
arerio txarrak
|
|