|
MAITETASUN ANDIA
Biotz bakar bat daukat
ta mila banituz
milak neure maitea
emongo neuskezuz:
eutsi milak langoak
bat maite neurea;
eta neurean ordez
ekazu zeurea.
Gloria da amorea
eldu bada berez,
mundua amoreagaz
da zerua legez;
Iesus gizonagaitik
mundura iatzi zan
gizonen ondo naiak
kurtzean il eban.
Eztauket biotzean
maitea, lekurik;
zuk daukazu bakarrik
guztiz beteturik
eta neuk bere nai dot
zeurea guztia
ezpada, zetako dot
munduko bizia?
Ezin iakin zinaike
neure naibagea
etzaitudazanean
ikusten maitea:
eztaukat nik orduan
iateko gogorik;
ez neure begietan
egoten da lorik.
Zu barik ezteust ezek
gogoa betetan,
orduan gogamenak
eztagoz ezetan:
bakar bakarrik nago
zeu barik munduan,
Afrikako ondarretan
leoia moduan.
Kentzen deustazuz niri
alak arimarik
zelan biziko naiz ni
munduan zu barik?
Zu zara neure egunen
eguzki bakarra
ta gaua argituteko
ilargi bearra.
Ilten banaiz maitea
bizi zareala
uste dot Iaungoikoak
itxiko deustala
zeure bornuan beti
munduan ibiltzen,
bada ezta inoiz gogoz
maiteantzat ilten.
|
|