 |
GIZON ZORI GAIZTOKOA
Neure bizi guztia
daukat nik gogoan
ta neurritu bear dot
dakidan moduan.
Mundura sartu nintzan
mutila fortunaz,
eta fortuna barik
munduan bizi naz.
Edan neban titia
bular bakarreti
eta ez bertati bere
nai nebana beti;
goseagaz negarrez
egonarren sarri,
ezin zan neuretzako
inudea ekarri.
Negarrak azi al baleiz
gizonak umetan,
ezingo nintzan sartu
aitaiten fraketan;
baina urte erdi igarota
enebalez iaten,
ondo sartuko nintzan
orraztoki baten.
Eskola-maisuagaz
izan neban lorra,
ain zan mutilentzako
borreru gogorra;
eukiten nendun sarri
sarturik zepoan,
bai ta askotan etzanik
lagunen lepoan.
Beti nai izaten neban
ibili burruka,
arrika ta ukabilka
nai bardin paluka.
Erriko abadeari
il neutsan katua
a bai eperdiantzat
zala pekatua!!!
Burrukak ta eskolea
itxi nebazan poz,
dantzea euren lekuan
artuteko gogoz:
burua ez gordeteak
inos iolasetan
eukiten nendun makal
iolas-osteetan.
Atara neban dantzan
ezkerreko iztarra
eta ondo imini-artean
egon nintzan txarra;
ioan zan dantzarako
gogorik onena,
barregarri dalako
dantari errena.
Adiskidatu nintzan
orduan kartakaz
baina ze ordu gaiztoak
karteteak dakaz!
galdu nebazan baten
dirua ta frakak,
alkondara ta txapel,
iake ta zapatak.
Ikusi neben gero
lenengo maitea
gizonen biotzeko
goizeko lorea:
asten danean gozo,
ta gero garratza,
eta azkanean mina
gogorra ta latza.
Ni nengoanartean
maminak urturik,
iateko gogo barik
ta maitez itsurik,
neskea, neu itxita,
kana bat surregaz
eskondu zan malmutza
ta agura bategaz!
Gero beste bategaz
berbatu nintzan ni
a bere eskondu zan, ta
laster neukazan bi.
Ezeben luzaro euki
neuretzat gogorik:
ezalda on eukitea
senarra errenik.
Ainbeste atsakabagaz
il iatan biotza
ta mundua neuretzat
biurtu zan motza.
Orduan ioan nintzan
konbentu batera,
bizi barri bategaz
mundua aztutera.
An egon nintzan ondo
pozik ta bakean
konbentuak zarratu
zireanartean.
Iaunak emon euskuzan
bizitzeko etxeak;
iaunari kendu deutsez
Munduan semeak.
Orain nago bakarrik
nekatu, pobrea...
munduko baratzean
landara sobrea.
Lapurra bizi da gaur
onak aintxina lez
eta gaur dagoz onak
munduan negarrez.
Laster eldu bear iat
igitaidun zarra,
eta ordurako nago
munduan bakarra;
eztot ilteko eukiko
inor inguruan,
bat nori begiratu
azkanengo orduan.
Iauna! zeure errukia
da neurri bakoa
eta gozatuko deust
ordu azkanekoa:
Zeugan itxaroten dot
fede biziagaz
garbituko nozula
kurtzeko odolagaz.
|
 |