SAGUAK ETA KATUA
Sagu batzar bat goienen baten
pozik egoan artoa iaten
agertu artean bere bizarrak
bertan katarrak.
Saguak igesi ebilzala
eldu zan txakur mosu zabala;
zeñek ebazan aginka azkatu
amasei katu.
Saguak batu zirean gero
euken bilzurra igaro ezkero
isil isilik, ta zaratarik
atara barik.
Alper ezeukan iñok koroia
baegoan nok egin sermoia,
eta asi iaken askor esaten
berbaldi baten
Iaunak: isilik dabil katua
eta bear da topau modua
iakiteko artez negu eta udan
katua nun dan.
Borreruari danon artean
biar litzake buztan-ertzean
imiñi laster arran txikia
eta zolia.
Ainbat ariñen bear da ekarri,
onan bizia ioaku larri,
geutu daiguzan noizbat saguak
geure buruak...
Erosi eben bai koskabillua,
an nor zan baña ain bioztsua
katu bateri lotuko eutsana
inoiz arrana?
|