GAZTEEN BATZARRAK
Neska-mutilak ibilten dira
gaubean isil-ostuka
eskuetarik alkar artu ta
amodioan burruka:
eztot nai, badot nai, neskiak diño bai;
noizik beinean mosuka.
Erromerian ilun-antzera
batuten dira bitzuak
zelan dabiltzan euren ezpanak
eztabe ikusten itsuak...
eztakit, badakit, ikusi dodaz nik;
ezpan gabaz barritsuak.
Gauela baten dagozanean,
oilarrak kantau-ezkero,
uda barrian txoriak legez
jente gaztea da bero:
ezta alan, bada alan, gaztea gaubelan;
atsoak iges da gero.
Estegura da lagun gazteak
eroatea zerura
gauza guztiak etorten iakez
orduan berez eskura:
eztaukat, badaukat, bakarrik egun bat;
neuk igaro ta gogorra.
Promesak dira gazteentzako
eztia legez gozoak;
gizon egiñik dabiltz mutilak,
eta andra neska zoroak...
zorotan, erotan, iazoten da askotan
mustur-ioka mutilkoak.
Santa Ageda bere egun-aurrean
da gazteen adiskidea;
gau ilunean emoten deutse
berba egiteko bidea...
ez kantau, bai kantau, ona da lukainkau,
a da gau gazte-zalea!
Aratustetan dabiltz neskatxak
eta mutilak suturik,
goiz da arratsalde beste antz bategaz
euren lotsea galdurik...
batean, bestean; zortziretartean;
eginda legez bururik.
Donian-goizez gazte zoroak,
estaldu barik izarrak,
doaz garitzan iruntza artuten
eta batuten bedarrak:
txantxetan, benetan, Donian goizetan
pozik dabiltzaz goiztarrak.
Gabon gaubean besoetati
dabiltz mutilak neskakaz
buruak bero begiak ero
eta burruka sukarraz...
atzera, ta aurrera, egunak etxera
loguraz beterik dakaz.
|