www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

GOIZALDEKO LOA

 

Izen txarra bota da

munduan ganera

ta inok eztau nai ioan

beste oba batera:

munduagaiti dino

dala malkozkoa

eztakianak zer dan

goizaldeko loa.

 

Mundua asi zanean,

lenengo gizonak

igaro zituezan

egun asko ta onak;

bada agertuarren

eguzki beroa,

ezeban inok galtzen

goizaldeko loa.

 

Nai iai-eguna izan

ta nai asteguna,

lenengo loa beti

izaten da astuna;

baina guztiz arina

ta eztia langoa,

atsagonda gorputzak

goizaldeko loa.

 

Lenengo loan dago

bat arria legez

guztiz biribilduta

edo luze ta artez;

gero beste atsegina

da neurri bakoa,

elduten iakanean

goizaldeko loa.

 

Munduan nai dabenak

izan aingerua,

iakitearren zer dan

geroko zerua;

ziur ikusiko dau

beteta gogoa

amesekaz badauko

goizaldeko loa.

 

Aintxinako neskatxak

goizeko amesetan

seina aldatuten dagoz

pozakaz kantetan:

eta au ezta guzurra,

ezta ames zoroa,

igas doianartean

goizaldeko loa.

 

Amaseiko bateko

Abade-giltzerak,

burutsuak ostuten

dotrina-paperak,

ta bardin errezetan

latin-mordoiloa,

eztabe inoiz galduten

goizaldeko loa.

 

Etxagun iauna etxean

lenen sortu zana

ta arrenteruen usan

aseten eztana,

gau guztia igaroarren

edaten ardaoa,

oira doa atrapaten

goizaldeko loa.

 

Gaisdun artzen dabenak

purgea goizean,

galtzen dabe urte bete

purga bakoitzean:

asko bere obea da

kentzeko gaisoa

purga atsitua baino

goizaldeko loa.

 

Baldin purgau baleitez

ilun-nabarrean

nekatuta egonarren

gau-erdira-artean

artuko leuke gero

gorputzak aroa,

gozorik egiteko

goizaldeko loa.

 

Zor daben nekatua

goizean goizeti

burutasun baltzakaz

iagiten da beti;

onek atrapetan dau

goizeko garoa;

ta arturena deutsanak,

goizaldeko loa.

 

Arrantzaleak dagoz

Baizuran kaletan

euren bizitzeagaz

gogoz erruegetan;

baina ezteutse erasoten

nekeak biraoa,

ezpada galduteak

goizaldeko loa.

 

Arrastaka batuten

urre ta kobrea

dabilen gaisoa da

munduan pobrea:

onek igaroten dau

Purgatorioa

galduten dabelako

goizaldeko loa.

 

Infernura lenengo

ioan zan gizona

etzan izan goizetan

beti login ona:

Abel ilteko azurra,

ustelduta astoa,

topau eban galduta

goizaldeko loa.

 

Zer da bat egotea

albako Mesatan

ikusten gizon ta andra

arrusika Elizan!

geien geienak dauke

zabalik agoa

eztabelako atrapau

goizaldeko loa.

 

Goizaldean goizeti

Abade maisuak

entzuten dagozanak

geure pekatuak,

eztabe beti eukiten

osasun osoa

galduten dabelako

goizaldeko loa.

 

Zer litzate Erregean

buruko koroia

itxi bear baleuke

goizaldean oia?

Pisu guztiz astuna,

alper urrezkoa,

da kenduten dabena

goizaldeko loa.

 

Azur utsak daukazan

agura sikua

eguzki etorrerako

loro musikua,

ilten danean, artez

infernura doa,

eztabelako gorde

goizaldeko loa.

 

Egunagaz iagiten

direan alperrak

oin biko astoak dira

edo bai okerrak;

kaltzaduna izanarren

da gizon oiloa,

galduta dabilena

goizaldeko loa.

 

Otseinak goiz goizeti

iagiten badira

alperrerian dagoz

alkarri begira;

baina otseina izaten da

ziur ta zintzoa,

barruan daukanean

goizaldeko loa.

 

Zeinbat dagoz negarrez

euren bakarrean,

lo gozoan beste asko

dagozanartean!

beti izanik bardina

ta beti gozoa,

zelan itxi lei batek

goizaldeko loa?

 

Egin nai eztabenak

goizaldean lorik

eztauko zerurako

gaisoak gogorik;

eztabelako ikasi

dala zerukoa,

munduan egonarren,

goizaldeko loa.

 

Beti bear bageunke

ibili itzarrik,

elizate gorria

egongo geldirik:

eta ak bere egunaro,

sinistuten noa,

neuk legez nai dabela

goizaldeko loa.

 

aurrekoa hurrengoa