|
EMAKUMEAN SENDOTASUNA
Salomon erregea
gizon iakintsua
andrak'gaiti aurkitu zan
galdurik burua,
gazteak eta ederrak
ebazan laztanak
zuri, baltz, eta gorri,
ta asko baltzeranak.
Salomon zan gizona
besteak langoa;
baina izan eban maisu
geure Iaungoikoa:
alan esan ebazan
gauza iakintsuak
Iaungoikoak berari
buruan sartuak.
Eztau emakumeak,
Salomonek diño,
guztiz maite gizonik
izan oraindiño.
Salomon egon zala
uste dot zororik
edo egia esateko
ezeukan gogorik.
Emakumeak dagoz
mundu zabalean
edea legez zalak
maitetasunean;
alango bat egoan
aintxina erri baten
ta aren bizi modua
orain noa esaten.
Ioanikok ta Teresak
dinodan errian
ezeuken galduteko
alkar urte bian:
gurasoai esanda
eskondu zirean
ibili barik beti
alkarren atzean.
Urte bat igaro eben
memento bat elgez
alkarreri begira
pozik eta barrez,
baina gaiso txar batek
artu eban Ioaniko
ta uste eban medikuak
etzala biziko.
Asi zan emaztea
burura apurtuten
inoren esanik
ez ebala artuten,
matrailetan eukazan
negar-anpuluak
eta ezin kontau leikez
beren zizpuruak.
Amaitu da, zinoan,
neure bizitza ona
zegaitik artu neban
maitea gizona?
Ai, laster lasterka igaro
da nitzat mundua!
Zer naiz aldenduezkero
etxeko burua?
Betor eriotzea
betor neure bila,
bizi bedi Ioaniko
ta neu il nadilla;
eztot nai osasunik
ezta bizitzarik
zetako dot bizia
neure Ioane barik?
Nor kentzen dot munduti?
dino eriotzeak
gizona? edo gura dau
etorri emazteak?
Arritu ta Teresa
muturik egoan
baina asmorik ilteko
ezeukan gogoan.
Al izan ebanean
eragin minari,
bizkor erantzun eutsan
eriotzeari:
Baldin nai ezpadozu
ioan lagun barik
neure senar maitea
dago or il gurarik.
|
|