ANDRA MARIAN SORREREARI
Agur Maria guztiz garbia
ta inoiz orbanik bakoa
Iaungoikoaren mirari andia
berariz sorturikoa.
Zeru ta lurren Iaun da Egilea
gizon egin zan baño len
Zu asi ziñian, Ama maitea
guztiz garbirik izaten.
Guztiz ederra sortua zara
ta Aingeruak lez garbia
baratz graziaz ingurutua!
zoriontzako iturria!
Ana zeure amak artu zenduzan
bere erraietan garbirik
ez zendun zeugaz mundura ekarri
lenengo loien asirik.
Mundua asi zan Iaunak esanaz
«egin bedi oraiñ argia»,
eta zerua lurreratu zan
sortu zanean Maria
Danok mundura loituta gatoz
eta, Maria, zu garbi:
geure Egillean anditasunak
zugan egiten dau argi.
Asuero andian erabagiak
ezeban Ester artuten:
danen legean bera bakarrik
Erregiña etzan sartuten.
Adanen seme guztiok
dogu loi iaioteko legea
baña Mariak Esterrak legez
maitetu eban Erregea.
Lege zarragaz mundua egoan
gaben azkaneko izarra,
lege barrian eguzki ederra
mundura ekarren bakarra.
Mirari andi au ondo etorkigun,
Iaunak nai eban da izan zan:
Jesusen Ama bera lez garbi
eta orban barik sortu zan.
Nok iruditu lei gure poza
sinisgaitu iakunean
garbi izan zala ta orban bakoa
Maria sortu zanean?
Zeure lenengo garbitasuna
siniztu dogu guk beti:
euskaldun utsak izan zirean
beste guztien aurreti.
Pekatarien bitarteko Ama
berariz sorturikoa,
erejiatik, arren, gordeizu
lur eder geure errikoa.
Eta emoiozu biotz sendoa
Elizean Buruari
zapaldu daion burua, zuk len
egin zeutsan sugeari.
Iaio baño len, ta iaiokeran
ta iaioezkero Maria
biotz guztiti sinistuten dot
beti izan zala garbia
|