 |
APOLO ETA MUSAK
Apolo
Argiaren Aita, eta
bertsolariena,
Apolo zan Olimpon
Iaunik galantena:
Jupiter eban Aita
eta Ama Latona
Junok zeloakaiti
estuak emona.
Iaun andia izanarren
Apolo zeruan,
ezpalitz legez Iauna
bizi zan munduan:
zeinbat ta zeinbat Ninfa
eder ta gazteak
Apologati egozan
galdu ta izateak!
Azkanengo amorea
eukana gogoan,
ikusi eban Kastalia
bein baten basoan,
ain gaztea ta ederra
ta ain ondo apaindurik
ze Apolo gelditu zan
guztiz itsuturik.
Ninfa bardin bakoa,
asi zan esaten,
etorria mundura
zorionen baten!
Munduan erregina
Ninfa guztiena
eta Olimpo-ganean
Venus bigarrena!
Inoiz inon bilatu
etzaitudazana!
Neure minak kenduten
zatoz gaur neugana?
Ze Iaunek emon deutsu
dozun izatea?
nun idigi deutsue
zeuri gaur atea?
Ni naz Apolo Iauna,
ni naz eguzkia;
ni naz argitasunan
iturri bizia:
nik emon deutsut zeuri
gaur neure biotza
isetuko dabena
zeurea, bada otza.
Erdu neuk eguzkian
daukadan burdira;
neure gauza guztiak
zeuretzako dira.
Zetan ninfa maitea,
igas asten zara,
gero bere alkarrenak
izango bagara?
Baina ninfa Kastalia
igas ioian beti
Parnasoko mendira
Apolon aurreti:
eldu zanean gora
ezeukan indarrik,
Apolo urrean... bertan...
Kastalia bakarrik.
Asi zan negar baten
eskatuten Iaunai
ego bi ondo lotuta
bere lepo biai;
edo kendu leiela
orduan mundurik,
geldituten ezpazan
Apolo itsuturik.
Errukituta Iaunak
Ninfa eder armina
biurtu eben iturri
ur-korronte arina.
Ura edaten ezpadau
an bertsolariak
egingo dituz bertso
gauza ezak guztiak.
Laster Apolo eldu zan
zabalik besoak
baina zer topau eban?
ezer ez gaisoak.
Orduan biurtu zan
guztiz zama astuna
Apolo Iaunarentzat
betikotasuna.
Eukan biotza gaiso
ta iluna gogoa
baina entzun eban laster
musika gozoa,
areitz-arte bateti
urteten ebana,
zein laster igarten zan
mundukoa etzana.
Ain musika gozoa
entzun ebanean
uste eban egoala
Olimpo-ganean.
Aiztu iakan Kastalia,
Dafne bere aiztu zan
ta Klizie, ta Bolina
Leukotoen gisan.
Nundi etorren ta zer zan
musika barria,
Apolok iakiteko
eukan guraria:
bide zior bateti
sartu zan aurrera,
ta bilatu zituzan
Ninfa asko batera.
Guztiak gazteak ta
irudi onekoak;
inos bere gizonek
ukutu bakoak:
urre lora ta ereinots
koroiak buruan,
Erreginak daukelez
oraingo munduan.
Kaliope, bai ta Klio
Erato irugarren,
Euterpe ta Melpomene,
Polimnia seigarren,
Talia ta Terpsikore,
ta Urania ere bai
ezin eutsen sinistu
Apolok begiai.
Jupiteren alabak
gazte ta biziak
eta Mnemosina-nak
zirean guztiak.
Ezegoan gizonik,
ezpada Ninfa utsak;
baina guztiz ederrak
bederatzi Musak.
An agertu zanean
Apolo gaztea,
guztiz andia izan zan
bertako nastea;
baina laster zirean
amaitu atsakabak,
iakinik zireala
Apolon arrebak.
Len ia esanda daukat
guztien izena,
bai ta urrengo bertsoan
Aitena ta Amena.
Aurreko bertsoetan
iminiko dot nik
bakoitza kuadru baten
iantzi ta apaindurik.
Kaliope
Len zirean gizonak
Iaunakaz bardinak,
miragarrizko gauzak
armetan eginak;
onekaiti Kaliopek
liburu ederrak eta artez
asma ta egin ebazan
Poeten bitartez.
Ereinotsezkoa dau
koroia buruan
Famearen Tronpea
eskumako eskuan,
liburu bat ezkerrean,
iru aldamenetan:
Omero, ta Virjilio
ta Ennion izenean.
Oraingo gauzentzako
da eskuko liburua
guk eztogu ikusiko
inos amaitua:
irurak baina dagoz
beterik guztiak,
asko zirealako
len gizon andiak.
Klio
Buruan dauko Kliok
Jupiteren doia
diamantez beterik
urrezko koroia,
paper bat esku baten
erdi zabaldurik,
ta lapizeru eder bat
bestean arturik.
Len igaroko gauzak
daukaz libruetan
iakin nai dituzanak
irakurri euretan.
Emon badeutse Kliok
ikusteko argia
imini dituzanai,
izango da egia.
Eztau Kliok ikasi
inos bere euskara
istoria bakoak
euskaldunak gara:
zeinbat gauza andi armetan
emen egin dira!
ta lumak busti barik!
ta Klio begira!
Erato
Eraton kantak dira
bertso ezti ederrak,
eta kantak daroaz
Lira baten berak:
bertso onak iminteko.
Bilatu bear dau
Poeta Lirikoak
Musa kantariau.
Mirtozko koroiagaz
eta larrosakaz
bekoki ta burua
apainduta daukaz,
aldamenean dauko
Kupido armaturik
geure biotzen bila
dabilena itsurik.
Erato Musa ederra
arren betatuizuz
onek bertso bigunok
graziaz eta suz;
irakurri deiezan
POETA euskaldunak:
Frantsez, Napar, ta Giputz
ta neure lagunak.
Euterpe
Apolok bere arrebai
bota eutsen irauna,
bera zala bakarrik
musikean iauna:
ta izango zan luzaro
alan irautea,
erakutsi ezpaleutso
Euterpek flautea.
Euterpek egin eban
flauta lenengoa
ta beragaz poztu eban
Apolon gogoa:
orduan egin eutsan
neba onek grazia
izateko musikan
beti nagosia.
Lorazko koroiagaz
flauta ederra ioten
egoten zan Euterpe
aldia emoten;
bertsoetan iminten
beste batzuetan
artzainen bizitzea
ta gero kantetan.
Melpomene
Melpomenen begia
otza da ta itzala
esku batean dauko
biloizik puñala,
ta bestean zetroa,
koroia buruan:
Enperadore batek
daroien moduan.
Pluton itzalen antza
bekoki ilunean
Marte gudariena
begirakunean,
Minerba legez dauko
iantzia soinean
artelazko soruaz
zapatak oinean.
Bere kuadru itzaletan
eztago besterik
gizon andiak baino
odolez beterik.
Berak irakatsi dau
dala Trajedia
Furiak eginiko
odol-iturria.
Polimnia
Lagun askon aurrean
berba ondo egitea
gitxik dabe munduan
lortu iakitea.
Berbaaldiak neurritu
ebazana lenen
izan zan Polimnia:
sinistuten zan len.
Edurra legez daukaz
iantzi-soinekoak,
ta arri finez beterik
zapata oinekoak;
lora utsakaz egin da
koroian buruan
baina diamante finak
loren inguruan.
Eskumako besoa
guztiz luzaturik
beste eskuan paperak
biribil baturik:
emakuma gaztea
eder ta prestua,
anditasunezkoa
zan bere taiua.
Talia
Komediako etxean
inos egon zara?
etzara baldin ioan
barre egiten ara?
Bertan dago Talia
eta eztozu ikusten
ezpadeutsut nik orain
emen erakusten.
Komediginak dira
Talian semeak
ta euren esakerakaz
egin leiz barreak:
paperean Taliak
esanda daukana,
komediginak dakar
bizirik gugana.
Buruan koroe bat
egina lorakaz,
ta eskuan mozorroa
Ninfa ederrak daukaz:
beti barreka dinoz
egiak garbiak,
ekandu deungetati
kenduteko erriak.
Terpsicore
Parnasoko mendian
egiteko dantzan,
Terpsikore bakarrik
nagosi izaten zan:
Apolok esan eutsan
dantzan ikusirik:
zu zara arreba ederra
asia bizirik.
Aldamenean dauko
urrezko edontzia,
ardaoz beterik Bakok
berari eskinia;
ta untzorri-makila bat
Tirso deritxona,
dantzak arteztuko
Silenok emona.
Eztau asko edan bear
nai dabenak dantzau;
edan ezkero, laster
loak artuten dau.
Dantzan inarduteko
zalago buruak
ordiak baino daukez
maiterik sutuak.
Urania
Musai etorri iaken
bein baten gogora,
igaroteko egun bat
etxeti kapora.
Izentau zan eguna;
baina goizalde atan
iausi zan edurra, ta
iolasa galdu zan.
Ordurik gora Uraniak
eukan ardurea
irakurteko gabaz
ta egunaz zerua:
lenagoti igarteko
izarren bitartez
geroko eguraldia
ezbai barik artez.
Globo baten neurtuten
neurri ziurragaz
izar-bide guztiak
dago konpasagaz:
izarrezko koroia
dauko ta iantzia,
zeruko izar urdinez
ereinda guztia.
|
 |