|
GIZONKERIA TA GIZONTASUNA
Aintxinatar bat okerrar
lagunik bako gizona,
eta itsu zaar bat ezkerra
batzar askotan egona
eta lagunentzat ona.
Batu zirean bein biak
ardantegi oskoal batean;
an gauza askoren ganean
guzurrak asko eta egiak
iribiaten zirean.
Neure aintxinako guztiak
zinoan gizon zatarrak
zirean odol garbiak
gudan agintari andiak
bakean gizon bakarrak.
Bere mosua izurturik
itsua egon zan entzuten
eta esan eban suturik:
eztogu euki guk itsurik
baina nik eztot ikusten.
|
|