Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
- II. IPUINAK
- III. IOLASGARRIAK
- IV. KONDAIRAZKOAK
- V. IRRIGARRIAK
- VI. ZIRI-BERTSOAK
- VII. POZGARRIAK
- VIII. BENETAKOAK
Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896
|
|
|
ASTOAK... ARRANTZEA
Asko dira gaur eta
len bere zirean
antzak ez diñotsenak
zer etedirean.
Iruditxu bategaz
sartu iat gogoan
argitutea egian
zortziko bertsoan.
Asto bat dotorea
eria batean
salduteko imini zan
zaldien artean:
guzur-ule baltzakaz
kokota apaindurik
eta zaldi-buztana
atzean loturik.
Neurrian ebagi ta
beren belarriak
zaldia ta ona zala
uste eben guztiak:
orraztu ta garbirik
anketako ulea
azkor eukan lepoan
narruzko txalmea.
Beren iaubeak eukan
kolkoan bildurra
noiz ezagutuko zan
astoan guzurra.
Eldu zan erosteko
baserriko iaun bat,
eta agindu ebazan
irurogei dukat.
Atseginez beterik
baserritar ona
asi zan bilatuten
ausoko gizona;
bialduteko laster
pizti au etxera
beste beren kortako
zaldien artera.
Ataraten ebala
ziskuti dirua
iaso eban astoak
zerurantz burua
egiteko arrantza bat
miragarrizkoa,
ikaratuko ebana
Balanen astoa.
Arriturik egozan
baserritar biak
eta euren inguruko
gizonak guztiak:
an zirean santzoak
barre ta gedarrak
an ikusten zirean
egunaz izarrak.
Orduan esan eben
basoko gizonak
zeinbat dagoz munduan
a lango...lagunak...!
Isilik dirudie
kadera bikoak,
berbaz asten badira
lau kaderakoak.
|
|
|
|
|