 |
BARDINTASUNA
Aintxina ta bein ola
sartu zan munduan
izerdien azia
lur onen barruan:
nastauta gariagaz
erein zan azia,
ta gero izerdiagaz
batu zan garia.
Ain gelditu zan lurra
izerdiz beterik,
ze eztago bera barik
ezer artuterik:
garia artzen dabenak
eztaroie etxera;
galtsua ta galautsa
da onen alogera.
Beti bizi izan dira
gizon asko alperrak,
inor mutulduteko
txorikume ederrak;
eurena eztan gauzea
atrapetan zurrak:
basoak nai piztiak,
arriak nai lurrak.
Lur onakaz ta askogaz
dira Iaun andiak,
eta beste gaisoak
laneko piztiak;
onen ganean dago
bear ta nekea
eginik negu ta uda
izerdi-lekea.
Baina lurra balego
bardin zatituta,
pobre goseak ila
legoke biztuta;
bardin iaio ginean
bardin gero ilteko;
deiguzan aleginak
bardin biziteko.
Au zimenduan askok
sartu dau buruan
esan iakenik ona
belarri-inguruan:
eta ondo eritxi deutse
bardintasunari,
alan eztalako inor
izango agintari.
Ezkaitezan gelditu
geure aleginean
ta artu daiguzan lurrak
danak bardinean;
baina urte bete barru,
eztago dudarik,
lagun asko egongo da
gizelan bat barik.
Gaur ta beti munduan
bardin izateko
zintzoak gitxi dagoz
baina asko iateko:
azaz ganeti erkinak
gaisoak ta ordiak
eta andi izan nai daben
barritsu gorriak.
Lur-gizon bakar baten
zer dira aleginak,
ezpadaukaz idiak
eta lan-burdinak,
eta bigai ta ardiak
egiteko satsa;
lurrak gozatuteko
bear daben gazta?
Baina dirurik barik
ezin leikez euki
ta inok ezteutso esango:
bear dozu, ta eutsi:
eta merkatariak
ain dira malmutzak
ze geure ames ederrak
izango dira utsak.
Bardin bizi izateko
gaurko gizaldian
merkatariak dagoz
errian errian,
pobreak zapalduten
errukirik barik
eta aberats guztiak
zapaldu gurarik.
Bardinak izateko
munduan gizonak
asi beitez izaten
alkarrentzat onak;
ta gero bakartuten
mendian alperrak
Mediku ta Eskribauak
lapurrak ta okerrak.
Alper dira gizonen
munduko aleginak
ezin biurtu leitez,
naiarren, bardinak:
eriotzeak bere
eztau bardinduten:
pobrea aberatsa lez
ezta lurpetuten.
|
 |