DIES IRAE
Egun aserre neurri bakoa
egun ikaragarrria!
auts biurtuko dabena suak
iaio ta erne dan guztia.
Lekuko David eta Sibila
eukana Iaunan argia.
Ze itzaltasuna ta ze ikarea
zabalduko dan mundudan!
Erabagile bizi ta ilena
etorriko dan orduan,
gauza guztiak zeatz ikusten
iazo direan moduan.
Iratzartu ta beti betiko
tronpeteagaz batera
zeiñen durundu miragarria
zoli elduko dan lurpera;
ioan bearako dabe guztiak
beren Iartoki-aurrera.
Eriotzea, ai! arrituko da
eta izatea gauzena
gizon ostera biurtutea
autsa lengo gizonena,
kontu emoteko Erabagileari
lengo bizi guztiena
Zabalduko da Liburutzarra
daukazana ezarririk
berba, egitadeak, gogamenak
gelditu barik aazturik;
andik munduko gauzen epaia
geldituko da argiturik.
Asten danean iarrita gero
Erabagilea irakurten
gauzarik isil da estarienak
asiko dira agertuten,
ta epai bageko iñortsu bere
ezta ikusiko lotuten.
Zer esango dot nik gaiso onek
irainduan aurrean?
Zein bitarteko neure arrenak
aurkituko dau urrean,
zuzena bera egongo bada
galduteko ete etean?
Errege, zure izen goa da
bildurgarrizko andia;
zuk egin dozu, zor eztozula,
beti betiko zoria:
goratu naizu azkanik bako
errukizko iturria.
Gomuta zaitez neure Iaun ona
ta Iesus errukiorra
nigaiti gizon egin da igaro
zendula kurtze gogorra;
ezeidazu, arren bota egun atan
ganera betiko zorra.
Zu, Iauna, arika ta abaildurik
iarri zinean neure bila!
Izan zinean ni irabazteko
kurtzean iosi ta ila!
Ainbeste neke nitzat alperrik
galdua izan eztaila.
Erabagile zuen da arteza
oben-erruki etzareana,
parkatu eidazu, damu dot eta,
zeure kontra egin dodana;
betiko epaia, gero bakoa,
eldu baiño len neugana.
Erruduna naiz eta negarrez
nauke neure pekatuak;
lotsaz gorritu deust arpegia
txingartu artean arruak.
Iauna, errukia! Parkatu Iauna!
entzuizuz neure erreguak.
Zuk Mariari azkatu zeutsan
pekatuaren katea;
zuk entzun zeutsan lapur onari
goiko zorion-eskea;
eta itxi zeustan kurutze-azpian
zeuganako itxarotea.
Ezer eza naiz eldu al daitezan
nire eskariak zugana,
zer eztaikezu gure onerako
zuk geure Iesus laztana?
Ez nitzat biztu ez askortu su
iñoiz itzaltzen eztana.
Iauna emoidazu zure eskumati
lekua ardien tartean,
ta ezkerreti, ez arren Iauna,
aker deungen bitartean,
ioan ez nain suzko lezara
Iauna Iauna dan artean
Deungaak erremuska bota ezkero
mukerturik arpegia,
gar puztu artean entzun dainean
isil-unerik eztaukan aia,
gozo gozorik entzun daidala
zorionekoen deia.
Arrenka nago auspaz da larri
erru-astunak makurturik
eta bildurrak auts ariña lez
neure biotza urundurik;
euki naizula nerue azkanean
arren, Iauna, zeure eskurik.
Eguzki bako, gautuko etxakun
O egun negargarria!
gizon austua gizonduko dan
egun luze lar geldia,
ik entzungo dok errudun gizon
dart dartuen erabagia.
Oni oraintxe parkatu, Iauna,
eldu-orduko guena,
O Jesus bigun gizonagaitik
beeraturiko gorena;
eta parkamen orren ondoren
beuka betiko atsedena. Arren bai
|