Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
- II. IPUINAK
- III. IOLASGARRIAK
- IV. KONDAIRAZKOAK
- V. IRRIGARRIAK
- VI. ZIRI-BERTSOAK
- VII. POZGARRIAK
- VIII. BENETAKOAK
Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896
|
|
|
TXORI EMERETZIGARRENEKOAK
Etxe baten egozan
txoriak ugari
kaiola-sokoetan
lodi ta kantari:
baña ames egin eben
etxeko semeak,
iminten ebezala
kantetan nekeak.
Guztiak batzandu ta
arratsalde baten
etxeko Aita iaunari
egozan esaten:
Aita: txori guztiak
daukazuz gaisorik;
eztago euren artean
bat gaiso bakorik.
Alper goiz da arratsalde
dakuskuz kantetan
puzkortu ta ilgo dira
euren tokietan
zetarako etedabez
txoriak egoak
egazik ezpadabe
egingo gaisoak?
Aurra bada! gaurganik
etxeko txoriak
itxi bear dituez
betiko tokiak:
gaurrartian motz motzik
bizi izan zirean
gaur ganik, ai ze pozik!
biziko direan.
Erantzun eutsen aitak:
Ai neure semeak,
Zetako da idigi ta
txoriai ateak?
Urteten dabenean
tokitik kanpora
mendira doaz edo
katuen agora.
Eztauke euren buruak
iagoteko indarrik
ta ezin bizi leitekez
mendian bakarrik,
bada an ibilten dira
ugari miruak,
beti prest daukezala
erpe ta pikuak.
Aita: Zuk eztakizu
iagoten txoririk;
miraria da zelan
dagozan bizirik;
txoriak ezpadabe
egazik egiten,
al leukeen erdia
eztira biziten.
Eztot nai nik burua
bat egin zuekaz
ezta zuen antzeko
beste batzuekaz:
ezpada egongo etxea
nai dodan moduan
zeuek izango zare
ugazaba orduan.
Ai geure Aita maitea!
otseiñak... izenez;
baña etxean agindu...
guk bai baña zuk ez.
Guk egin nai doguna
txoriakaz emen
esan bearko dozu
aita zara ta... amen.
Asi zan seme bata
alderdi bateti,
beste batzuk besteti
ta goiti ta beti;
euren lekuetati
txoriak erazten
guztiai zelan bizi
asteko irakasten.
Ausoko etxe bateti
ekarri eben maia
estua bateti ta
besteti nasaia;
ugari eukazan maiak
iosirik untzeak
lotuteko ariak
labur ta luzeak.
Atara zituezan
txori kantariak
bai ta imini bernetan
ariak guztiak:
Aita egoan iarrita
begira semeai,
baita arduraz beterik
bere txori ederrai.
Egaz asi zirean
guztiak batera
bai ta kantetan bere
baina ez lengo antzera:
lenago legez iñor
begoan kantetan
laster burdiña-amarrak
oi eutseen bernetan.
Arriturik egozan
txoririk geienak
asi zireanean
igaroten penak,
luma ederrak txoriai
kenduteko sarri
ugazaba barriak
ebiltzazan larri.
Eta kanarioak
eta jilgeruak
eta biriarroak
eta pardiluak
ez eben inos kantau
tokietan legez
ezpada negar-gisan
ta askotan... ezer ez.
Baina ainbesten artean
bakarrik sosoak
kantetan oi ebezan
lengo zortzikoak:
ikasiak zirean
musikan kantetan
eta ez euken bildurrik
euren biotzetan.
Txori batzuk negarrez
besteak kantoan
semeak txori-lumak
gordeten sokoan,
estaldu ezinik Aita
bere naigabea
alan igaroten da an
goiz-arratsaldea.
Bein dagoz seme batzuk
txoriak iagoten
eta beste guztiak
sandxea itxaroten:
luzeak ta laburrak
daukez txorientzat
ariak, baña eztauke
aririk eurentzat.
Izango etedirean
luze edo laburrak
dirudie anaiak
katu ta txakurrak;
eta txori zoroak
eurai lagunduten
dira urteten dabenak
iokoan galduten.
Alan bizi dira orain
len baño deungago
luma gitxiagogaz
da sabela utsago;
euren lumakaz dagoz
neba-arreba guztiak
etxean edo ausoan
eginda oe andiak.
|
|
|
|
|