|
AMAR AGINDUAK
Amar dira Iaunaren
legeko aginduak
zeintzuk bear dituzan
gorde kristiñauak:
lenengo irurak dira
Iaunan onrarako;
eta beste zazpirak
danon onerako.
Lenengo, izan daigula,
aginduta dago,
gauza guztiak baiño
Iauna maiteago:
irakatsi deuskunez
arima-Erosleak,
Apostoluak eta
Eliza Doneak.
Bigarren aginduan
diño Iaungoikoak
obenak direala
andiak biraoak:
ta inoiz ez egiteko
Beragaitik zinik
alper bidegabeko
ta guzurrezkorik.
Irugarrenak diño
Kristiñau guztiak
gorde daiguzala ondo
domeka ta iaiak;
emoten doguzala
biotzeti eskerrak
Iaun onari, izan barik
baldan itxi alperrak.
Aita ta Ama ondo artzeko
diño laugarrenak
Iauna ikusten betiko
ioan nai dabenak:
artzen dabenak ondo
beren gurasoa
eztau txarto igaroko
gero zartzaroa.
Boskarren agindua
da iñor ez iltea,
ez iñoiz gauza txarrik
iñori egitea,
ez gurari zitalik
euki biotzean,
ez ian ez edan bere
gaitx eginartean
Eztaigula aragizko
egin pekaturik,
seigarrenean Iaunak
daukazu agindurik;
asmo ta erabagiak
berba gogamenak
garbiak izanezik
direala obenak.
Diño zazpigarrenak
iñori gauzarik
ez kendu ez eukiteko
iaubeak nai barik.
Beste baten gauzea
ostuteko asmua
iakizu, kristiñaua
dala pekatua.
Gauza bat esatea
alan eztanean
eragotzita dago
zortzigarrenean;
ta izengatutea
iñor guzurrakaz
baita inok eztakizan
egi galkorrakaz.
Lagunan emaztea
noberak deseau
bederatzigarrenak
galerazoten dau:
bakarrik maite izanik
noberan laguna
ziurtuten dau batek
etxeko ondasuna
Amargarrenak diño
Kristiñau guztiai
ez gogorik artzeko
iñon ondasunai:
nor bere ondasunakaz
poz bizi izatea
da zeruko atsegiña
emen eukitea.
Amar agindu onek
zeinnai gizalditan
Jesu Kristorik ona
sartu dira bitan:
Iauna maite izatea
geu baiño geiago
eta ez nobera baiño
iñor gitxiago
|
|