|
PELLO-ZIRI
Oñetako egille
yayua zan ori,
bañan jai egiteko
yayogua noski:
alper izugarriya,
lanetik igasi
sagardotegietan
zebillena beti.
Bere nagusi onak,
uzkurti arekin
jardun gaiztoan geigo
ibilli etzedin,
bein esan zion: Pello,
aspaldi zeregin
edo lan gutxi dago
t'aurrera nik ezin
artu zindezket emen...
«Zer? —Pelo'k daruntz— ni,
lanik ez dagolako
emendik bidali?
Ez orixe!; barkatu,
bañan erabaki
txarra eman diozu
gaurko auziyari;
iru geranoktatik
bidal itzazu bi;
lanik ez dan tokiyan
alperra nagusi».
T'alkiyarekin, tanka,
lurra joaz bertan,
lantegiko nausiyak
bidali etzezan,
gure Pello-ziri au
gogor exeri zan.
Arrazoirik etzula
iñork ezin esan!
|
|