GAU-EDER
Jan-edan utzez bizi nai ez-ta
asmo garbien zale geranak
gau ixillean jarrai-erazten gaitu
pozaren goruntz-egadak.
Arrats gozoa...! Izar bikañez
piztu da orain ortze garbiya...
Eratsu dator..., geldi-geldiro,
illargi bete zoragarriya.
Itxaso bare sotillak emen
aldi berdiñaz, logura xamar,
bere bits arro txuri-ixuriya
ondar gañera poliki dakar.
... Kezka larri bat arindu nayaz
begiratzen det urrun... an gora!;
t'andik izumai atsegiñaren
arnasa dator nere kolkora.
Gaberdiyaren ixill-uneko
lillurapean... orren gentzaro!;
lurtarrik ez dan ames-tokira
aldatu banitz bezela nago.
Nere barruan orain ez digart
zorigaitzaren ale bat ere:
azi txarrak on biurtu zaizkit,
samiñak ezti, arantzak lore.
* * *
Jan-edan utsez bizi nai ez-ta
asmo garbien zale geranak
gau ixillean jarai-erazten
gaitu pozaren goruntz-egadak.
|