|
AKELARE
Sorgin-eztayak
Iñauteri egunez
Tolosarren pozkai
zorionean gatoz
abesturik alai.
Ez gera gu zenbaitek
uste bezin etsai,
kalterik ez diogu
iñori egin nai.
Zuek dezuten jayaz
sorgiñak ere jai.
—Andre muskin sudur kako,
begi-gorri;
onen aurrean mamutzar
ezpain-lodi.
Gauz arrigarri asko
egiten ditugu:
itxusi diran gazte
guziak edertu,
ta neskazarrak noiznai
berriro gaztetu.
Geroko berri ere
ziñez ba'dakigu,
etorkizunik ez da
guretzat illundu.
—Andre muskin...
—Basojaun bizarbeltzak
andre muskiña'ri
eragiten dizkio
milla sorginkeri.
Biyak ziñuka daude
bata besteari,
ta pertzaren barrenak
borboill-otsa dagi.
Eztayak dira laister,...
zoramena sarri!
—Andre muskin...
BASOJAUN
Zure gogoa oso
lizundu ezpada,
andre muskin, atoz gaur
nere besotara;
sorgin-ontziyak emen
borbollez dasana
iduri zait erantzun
atsegiña dala.
Muskin, argitu bedi
lezaundiko itzala!
MUSKIN
Nere biotz-barrengo
irakin gozoa
Basojaun, zuregana
lurrintsu dijoa;
ontzi onek darion
marmari zoroa
ezin izan liteke
adikorragoa...
Gaurtandik nere senar
basojaun sendoa!
—Kuku sorgiñak iru bider jo...
entzun degu bere deya
gaur arratseko illargipean
Akelarren eztai-jaya.
Basamilloa surtara bota,
orain degu-ta garaya;
maitaro emen zabaldu bedi
sorgin-belarren usaya!
—Tin... tin... tin...
—Ju, ju, ju, ju!
Ja, ja, ja, ja!
—Entzun, entzun jai-algara
zaleki osiñik-osiñ,
lur osoak poz-ikara,
izate guzia sorgiñ.
Gaur degun asti-billera
arrats obegoan ezin;
uju, ju, ju!,
ja, ia, ia, ja!...
Andre muskin, andre muskin
askai zoroen erregiñ!
|
|