ÑIR-ÑIR
Gaur urtezar da... Neretzat egun
ziaro goibel, itzala;
susperraldi bat nigan ez, baizik
oroitz-ernemin-ikara.
Ain gogo-motel nagon ezkero,
berez ezin baldin'bada,
ardo beltx onez indartu bedi
nere barrengo taupada.
Malen, ixuri!;
leyar xakona
poliki bete;
ixurtzearen
gurgul-ots ori
edan-pozaurre!
Buru ez baño sapayo zar au
arestian sormindua,
orain ez dago beintzat illunde
nagiz korapillotua;
alik lasterren jaurtiki urren
erdilo zegon trikua,
ipurtargi ta pinpilinpauxez
bete da nere burua.
Nere zartzaro
illunean gaur
piztu da zerbait;
iñar-jarioz
gezur bat ote...?
zer barrendu zait?
Zorigaitzaren larri samiña
sendatu zait..., ito nere
biotzean len ezkibel zegon
xomorro beltxa; gaur ume!
Irudi laztan jayoberriok
zer gai dira..., nungo sortze...?
Txingar ariñen gurutz'egada
nere pozaren poz-eule!
Ixillun baten
ordez nik orain...
zerbat argizko irudi...!;
mama gozo au
beste pittin bat
Malen, ixuri!
|