|
KILITXU SEASKAN
Berdingabeko
aurtxo polita
amaren argi, zoruna,
osatu loaz,
ene potxolo,
eguzki maite kutuna.
Kun-kun, kun-kun...
Egon ixillik
nere biyotxa,
negarrik ez-ba..., ixo, ixo;
amatxok gero
pitxi ederra
emango-ta egin lo-lo.
Kun-kun, kun-kun...
Mumua dator,
ara!..., joan ortik,
utikan! ez eldu geigo!;
altxor maitia
polita da-ta
ez du negarrik egingo.
Kun-kun, kun-kun...
Orain lo dago...
Irripar batez
piztu zaio arpegiya;
nunbait an goyan
jolasten dabil
Killitxu zoragarriya.
Kun-kun, kun-kun...
Irudi laztan
poz-emaleaz
biyok amets egin zagun:
aurtxoak lotan
eta nik esna...
orren goxo...! Kun-kun, kun-kun...
|
|