|
ERREGE-JAYA
Izar txuri-txuri bat
agertu da goyen;
au poxa! laister dira
Erregiak emen.
Pitxi eder ta goxo
ekartzale oien
bidera guk, amatxo,
zurekin lenbailen...
Goazen, goazen txit alai
Izazkun-mendira,
argitasun polita
piztu dan tokira!
Aurtxo maitagarriak
maitatzera pozik
zaldi-gañean datoz
eguzki aldetik.
Ara..., ara nun diran
jostalluz beterik;
errege beltxa dator
bestien aurretik!
Apaiñ-apaiñ jantzita
lore-sorta bana
eskeintzera gatoz gaur
erregiengana.
Ama-Birjiñari ere,
atsegin ar dezan,
txortakin batez muxu
nai diogu eman;
t'iru errege oeri
amatxo, zuk, esan
pitxiak, bai, jartzeko
aren eskuetan.
... Orain aurrean daude;
ikusi bertatik;
iñoiz ez degu izan
orlako zorunik.
Au poxa!... Erregiak
etorri zaizkigu,
biotz-biotzez orain
agurtzen ditugu.
Laister, lo bat eginda,
zorioneko gu!
xapata barrenean
a, zenbat jostallul
Amets eder goxo bat
aurrak ein dezaten
izar txuri politak
piztu dire goyen.
|
|