ELURMENDI
Zer irudi gaur...? zer alatzaro
gelgarri mendi-gañean...?
Aitor ber-bera endikur baten
antzez an oztadarpean!
Aitor'ekin bat ara nun berriz,
ara nun euskozai garbi
ta goyeneko idazlaria!
Berori zein?... Elurmendi.
Negarrez dagon Amaren alde
Elurmendi'ren ekiña...!;
negarrik ez gaur beste guziok
ain zintzo jardun bagiña.
Lore samiñak usai gozoa,
basillunak intz-iñargi,
satorrik ez dan Elurmendi'ko
erle beltxak ezti txuri.
Jaun argi ori ez da beñere
izan, ez, gogo-sorayo;
itz-eule jator bikañagorik
emen beintzat ez da jayo.
Ziri-jolas on politak ere
ba'dakizki sortzen alai;
arrano beltxa! joku zaill ortan
iñor ez noski bere gai.
Txiliport edo pottorro bezin
murgile bizkor, yayua,
ziriya sartu ondoren zuk pott!...
arrapazak pottorrua!
Urgull-mendiko zugaztitxoan
elkarti biltzen geranak
biotz-mamitik demaizkitzugu
atsegiñezko laztanak.
|