|
SEASKATIK ILLOBIRA
I
Amets igeskor
zoroak dira
lurtarren pozkai guziak,
txingarrak baño
iraute geigo
ez du-ta gure biziak.
Gaztea nitzan
garayan beti
laisterka nebillen, itxu;
orain ondikotz
nere bidean
ñai arren ezin gelditu.
Atsegiñaren
ibargi-zale
jarraitu nitzan goizean
nere gogoak
poz-irudi bat
ipiñi zidan aurrean.
Ustez eroso,...
bañan ikuskin
arenganako bidea
txangoldari on
ez diranentzat
erpe ta zuloz betea.
II
Zertarako da,
zergatik maita
ondore txar dun irritza?
Egizko pozen
iturburuan
edan nai ezik gabiltza.
Biotz geyenak
zalekerizko
igitzez daude lerzori;
etsai gogorra
iñolaz ere
ezin ase makur ori!
Ta geok erru;..
Alperrik dabil
gure gogotzar alena;
gaiztakeritik
erne dan pozak
ondoren beti galena.
Bear genduken
bezela ziñez
gizonak gizon bagiña
ez litzake gaur
izango noski
bizitz au orren samiña.
Elkarren etsai
buru-belarri
gabiltzanok, ain setatsu...
zer ote geran
galdezka nago:
zeken, dolor ala kaiku?
Gauz onik ezin
lortu gerekoi
Izatearen bitartez;
jakiña da zer,...
guziya nai-ta
zorunik iñorentzat ez.
Amets igezkor
zoroak dira
lurtarren pozkai guziak,
txingarrak baño
iraute geigo
ez du-ta gure biziak.
|
|