ZORION-AGUR
Elosegi'tar Juliantxo'ri bere ezkontz-egunean
Udaberriko pitxi ederrez
apaindu dira lorategiak;
berrionaren otsa dakarte
iturritxoen leyar biziak:
Juliantxo ta Mañu'rentzat ain
adierazi zoragarriak.
Emen bertako txoriak eta
toki-aldakor direnak ere
omen-abesti xamurragorik
etzezakien egin beñere.
Enadak aurten jai au dala-ta
igaz baño len etorri dire.
Nere gogozko erle xar onek
pittin-pittinka bart irazain dun
ezti beroa zapitxo garbi
lakar batean bildurik txukun,
Juliantxo'ren eskuetara
maitaro dakart... Ona nun dezun!
Poli ta Miren zure guraso
zintzoeri gaur begietara
zuri bezela txingar urdiñez
irtengo zaie pozaren garra.
Biotz-mamitik opa dizuet
goyeneko dan zori laztana.
Izartxoeren aizpa dirudin
Mañu deritzan panpin argia,
gaurtik aurrera zurekin beti...,
zurekin altxor maitagarria.
Gero ta geigo narotu bedi
zuen barrengo poz-iturria.
Zorionaren goi-goyen zaude...
Iritxi zeran tontor-gain ori
lurretik baño bertago dager,
askoz aldego zerutik noski;
aren onduan arrikoxkor bat
besterik ezin izan Aizkorri.
Zorion-agur, zorion-agur
biotz-biotzez Julianixo'ri!
|