|
ELUR-OSTOAK
Egun epel ugari
aurten azaroak
eman dizkigu, bañan
zer ondorengoak!
Aizeak daramatzi
zuaitzen ostoak
ta ixill-ixillik daude
txoriño gaxoak.
Uso-luma txurien
antzez mara-mara
elur-ostoak datoz
mendi gañetara.
Txuri... txuri-soill ango
larre, baso, txara...,
laister bean ere bai
elurrezko izara.
Itxaso ta mendiyak
era batez ubel,
argizpitxo bat ere
iñondik ez emen.
Illotzik dago lurra,
oztaldea goibel,
nere gogoa berriz
erdi-gaxo..., motel...!
Ez, ez...; agertuko da
noizbait eguzkiya,
illun otzaren urren
berogai argiya.
Orain negua, bañan
gero udaberriya,
poztu bedi-ba nere
barrengo txoriya!
|
|