OROIMEN ZARRAK
Santo Tomas'ko periya...
Umetan nik ain gogoz izanik
erri polit au ikusi naya,
etzait beñere aztuko noski
oñez etorri nitzan garaya.
Berrogei urte gaur bete dira,
egun berau zan..., egun alaya!,
neretzat jairik bein izan bada,
aitortu bear, ura zan jaya!
Itxaso zabal, Zurriol aundi,
Alderdi-eder, bulebar, kaya...
Tolosatikan zetorren mutil
koxkor batentzat izer ikuskaya...!
Ondoren berriz plaza berriyan
arkitu nuan beste pozkaya:
ango zalapart, algara zoro,
jardun bizi ta... txistor-usaya!;
esan zeikean jai ori zala
Akelarre'ko sorgin-eztaya.
|