Irakurle:
«Nere bidean» aspertu ezik ostera len bezin ameskor eta zaletsu ibilli naizen aldiko gora-berak idazti batean ezarri ta beronekin gaur zugana abegi on eske nator.
Emen darakustan olerki-sorta belaxka izan arren, nere gogozkiko arduraz urri ez dago beintzat. Ez ere txindor gaxoa ixill-ixillik, otzikaraz eta sorayo beti; lei bero maitetsu batek papartxoa noizik-bein igi erazten dio.
Neurtitz oek, beraz, onespen-gai izan al'balitezke, nere arazoen saritzat lortu nezaken ordañik aberatsena orixe litzake: euskalzalearen biotzari deika alper-alperrik ibilli ez naizela jakitea. Idazti onen bidez ortaraño iritxiko baldin banitz, zorionean Txindor...!
EGILLEAK
Donosti, 1928'ko Garagarrillaren 1'an.
|