|
DONOSTI'KO ERRI—JAYA
Oitura zar gozoak
berrizturik emen
zernai jolas badute
koxkeruak aurten.
Ikusi gabe oso
zalla da sinisten
erri-jai onek zenbat
zorion dakarren.
Gizasemeak alai,
neskatillak zoro,
oien biotzak iñoiz
ez daude noski lo.
Gazteak bakarrik ez;
baita zarren gogo
motela-re gaur pil-pil
gazte xamar dago.
Maitagarri'ren aizpa
polit, atsegiñak,
musu-gorri, begi-beltx,
edo bai urdiñak,
itz batean: emengo
anderux panpiñak,
zuek izain zerate
gaurko erregiñak.
Biotz guziak ernai,
begiyak dizdikor,
jolasen otsa nunai
zabaldu da bizkor.
Beñere poz bat izan
ez duanik iñor
baldin bada... jai ontan
Donostira betor!
|
|