TESTAMENTU BERRIKO HITZ ETA MINZATZEKO MANERA
difizil bakoitz batzu bere deklarationekin.
ADBERTIMENDUA
Zeren baitirade Testamentu berrian zenbeit hitz eta minzatzeko manera, usanzatan komunzki ez izanez, guziez adi ezlitakenik, hetango difizilenetarik batzu bildu ukan ditugu, eta hemen zein bere deklarationerekin ezarri: ez jende iakinsuen artean trakta ahal litezken punktuen goraki deklaratzeko, ez luzaki erran ahal litezken razoin guzien emaiteko intentionez: baina hek aditu faltaz irakurtzean enpatxu ahal lukeitenek adi ditzatenzat.
A
Abba, da hitz bat, Iesus Kristen denboran populu Hebraikoaren artean lengoaje komunean usanzatan zenik, eta heldu da Hebraikoen egiazko lengoajetik, zein erran nahi baita hanbat nola, Aita.
Adarra, hartzen da indarragatik eta berthuteagatik. Luk 1. 69.
Aingerua, erran nahi da hanbat nola, Mandataria: baina komunzki hartzen da espiritu zelestialakgatik, zeinek Iainkoa bere borondatearen egitera eta exekutatzera zerbitzatzen baitute.
Anaie, deitzen dirade Hebraikoz, ez haurride diradenak solament, baina ahaide guziak ere: eta jeneralki hartzen denean, erran nahi da hanbat anaie nola arreba, eta ez mundu hunetako, aita-amen respektuz, baina Iainkoaren respektuz.
Anzianoa, zaharra erran nahi da, baina Anziano deitzen dirade Elizako administrationearen kargua dutenak. 1. Tim. 5. 17. eta berzetan ageri den bezala.
Ametsak, erran nahi dirade Iainkoak bere Profetei eta berze plazer zuenei lo zeunzala egiten zerauzten rebelationeak. akt. 2. 17. eta berzetan.
Arima, hartzen da batzutan biziagatik, hala nola, math. 2. 20. ioan. 13. 37 eta 15.13. Batzutan, hats hartzeagatik, hala nola. akt. 20. 10. Batzutan, gogoagatik edo afektioneagatik, hala nola, matth. 26. 38. mark. 14. 34. ioan. 12. 27. luk. 1. 46, eta. 2. 35. Batzutan, nehor bizi den espirituagatik, hala nola, mat. 10. 28. akt. 15. 24: 2. kor. 1. 23: 1 pier. 1. 9, 22. Batzutan, adimenduarekin den borondateagatik eta orduan espirituaz signifikatzen eta deklaratzen da.
Arkanjelua, da hitz konpausatu bat, eta erran nahi da prinzipal, edo exzellent Aingeruen artean.
Arnoa, hartzen da hordi ahal dezaken edari guziagatik.
Augusto, hartzen da ez solament lehen enperadore hala deitzen zenagatik, baina haren ondoan enperadoregoan sukzeditu dutenakgatik ere bai. akt. 25 21.
B
Baptista da, batheiatzen ari denaren ofizioaren izena, eta atribuitzen zaio izen haur Zakariasen seme Ioanesi, zeren hura lehenik batheiatzen hasi izan baitzen.
Bazkoa da, hitz Hebraiko bat, eta erran nahi da pasajea edo iragaitzea: baina hartzen da hanbat Israeleko populuari Iainkoak Egipteko kaptibitatetik retiratuz egin ukan zeraukan delibranzaren konmemorationetan iaten zen Bazko-bildotsagatik, nola urthe orozko besta solenellagatik.
Beelzebub Idola izen bat da, eta bere fundamenta ulietarik du, razoina zergatik, ezta orain zegai luzakiago hemen erran dadin. Baina zeren fama handitako idola bat baitzen, deabruagatik hartzen da idolazko hastioaren handiz.
Beilla, hartzen da kostuma anzianoaren araura: ezen lehenago, iguzkia sar zedinetik ilki arterano, gaua laur parte bardinetara partitzen zuten.
Bekatore, hitz hunen lekuan ezarri ukan dugu anhitzaten, bizitze gaixtotako, nehor engana eztadinzat, integroki iusto eztiradenakgatik hartuz: eta orduan hartzen da gaixtakeria orotara emanak diraden jendeakgatik.
Bekatua, signifikatione komunaz berzalde, hartzen da gizonaren naturan regnatzen duen gaixtakeriaren erroagatik: eta sensu hunetara aditu behar da Rom. seigarrenean eta zazpigarrenean. Batzutan hartzen da halaber, bekatuen satisfaktionetan ofrendatzen zen sakrifizioagatik, zeren Iainkoaren iujemenduaren malediktionea hartan ezarten baitzen, bekatorea xahu lizenzat. Eta halakotz Iesus Krist, zeren molde hartara guregatik ofrendatu izan baita, deitzen da bekatu. Rom. 8, 3: 2. kor. 5. 21.
Benedikatzea, erran nahi da laudatzea, hala nola erraiten dugunean, Benedika dezagun Iainkoa. Batzutan, hartzen da esker eta remerziamendu emaiteagatik. Eta batzutan sanktifikatzeagatik edo konsekratzeagatik. 1. kor. 10. 16
Berthuteak edo puisanzak, mirakuluakgatik hartzen dirade: zeren hezaz Iainkoak extraordinarioki deklaratzenago baitu bere berthutea, ezen ez naturaren kursuaren araura egiten diraden gauzez: matt. 13. 58.
Bide Sabbathokoa, zen Sabbathoan ioaitera sori zen bezenbat, baitzen bi milla urhets, Franziako lekoatxo bat baino gutixiago.
Blasfemioa, da hitz Grek bat, eta erran nahi da, iniuria edo gaitzerraitea. Baina partikularki hartzen da Iainkoari egiten zaion iniuria eta oprobrioagatik.
Borthak, ifernuko borthak hartzen dirade fortalezakgatik edo munitioneakgatik: zeren hirietako fortaleza baita borthetan prinzipalki.
Bur-hezur edo Kalbaria hartzen da hilaren burhezur haragirik eztuenagatik. Eta halakotz Iesus Iaunaren kruzifika lekua deitzen zen bur-hezur, edo bur-hezur Kalbaria, edo Kalbaria, zeren hilen hezur anhitz baitzen leku hartan.
K
Krist, erran nahi da hanbat nola unktatua, baina haur da Iesus Krist Iaunaren titre propria, zeren unktione espiritualez, erran nahi baita, Espiritu sainduaren gratiaz konsekratu izan baita bere Aita Iainko Iaunaz, Sakrifikadore subirano, Rege, eta Profeta izateko.
Kolonia, akt. 16. 12. mentione egiten den bezala, lehenago deitzen zen hala zenbeit hiri konkestatu berririk, eta hartara igorten zen habitatzera, edozein hiri handitarik idokiriko jendalde bat, eta hek bethiere usatzen zuten bere lehen zeuden hiriko legez, zuzenez eta pribilejioez.
Komun, erran nahi da polluitua edo satsua, zeren satsutze baitzen Iuduen Jentilekin nahastekatzea eta hekin komunikatzea.
Kopa, hartzen da zer ere formatako nahi den edal unziagatik, zeren hitz Grekoek ezpaitute forma berezirik exprimitzen.
Batzutan hartzen da krutze edo tribulationeagatik zeren Iainkoak bere fidelei, zeini bere afliktione partea, edal unziaz bezala distribuitzen eta partitzen baitraue, behar dela dakusanaren araura.
D
Deskriptionea, hartzen da personen kontuagatik, hala nola prinze batek bere suieten kontua iakin nahiz, hek enrolla eraziten balitu.
Dineroa zen moneda mota bat hamalaur ardit Franziakorik balio zituenik: baina batzutan hartzen da dinero tornes batagatik ere.
Drakma zen dineroak bezenbat balio zuen peza bat, eta didrakmak, doblea.
E
Ebanjelioa, hitz haur erran nahi da hanbat nola berri ona: baina espezialki hitz hunez signifikatzen da Iesus Kristez manifestatu izan zaikun gratiaren eta miserikordiaren predikationea.
Ebanjelioaren sakrifikatzea, da Ebanjelioaren predikationez sakrifizio egitea, arimak Iainkoari ofrendatuz. Rom. 15. 16.
Eliza, hitzez hitz erran nahi da kongregationea, edo biltzarrea: baina Testamentu berrian hartzen da Iesus Kristen izenean, berak ordenatu duen ordenanzaren araura biltzen diraden fidelen konpainiagatik.
Erhia, Iainkoaren erhia erran nahi da, Iainkoaren berthutea zeinez obratzen baitu.
Eskandaloa, erran nahi da trebukamendua edo behaztopea, nehor bidean edo zerbait berze gauzatan trebukatzen baliz bezala.
Eskandalizatzea, erran nahi da trebukatzeko edo behaztobatzeko okasione norbeiti emaitea. Eta zeren Iainkoaren hitza bide bat bezala baita, eskandalizatze hitz haur hartzen da, hartan bide bezala ioaitetik nehor enpatxa ahal lezakeen gauzaren ezarteagatik.
Eskarlata hitz haur batzutan hartzen da purprearen lekuan, zeren purprearen usajea gure artean ezpaita komun, batetik berzera diferentia handia bada ere.
Eskriba erran nahi da hanbat nola doktor, ezen hala deitzen ziraden Iuduen artean iakinsu estimatzen ziraden guziak.
Eskua, batzutan hitz haur hartzen da indarragatik: baina signifikatzen du halaber ministerioa eta zerbitzua, hala nola, erraiten denean ezen Iainkoak delibratu duela bere populua, eta eman duela bere Legea Moisesen eskuz.
Espiritua, batzutan erran nahi da gizonaren arima, batzutan berze kreatura inbisiblerik eta gorputz gaberik, hala nola, Aingeruak, Deabruak. Batzutan esentia espirituala sinpleki, hala nola, ioan. 4. 24. Batzutan Iainkoaren Espiritu saindua, zein baita Iainkoaren berthute esentiala, hura baithan residitzen delarik. Batzutan hartzen da harenganik prozeditzen diraden gratiakgatik, eta espezialki fidelek rezebitzen duten rejenerationezko dohainagatik: eta manera hunetan, espiritua haragiarekin konparatzen denean, gizonaren parte rejeneratuaz hartu behar da hala nola. rom. 7. 6: eta 8. 4 Gal. 5. 16. Batzutan adimenduagatik edo razoinagatik ere bai. 1. Thes: 5. 23.
Estadioa, zen espatio lasterkako xedatu bat: orain nehork barran artzeko egin baleza bezala: eta espatio hura zen luze seiogei eta borz urhets, baitirade 625 oin.
Exorzista, erran nahi da deabruen koniurazalea, nola lehenago baitzen hautarik populu Iudaikoan. akt. 19. 13.
F
Fedea, hartzen da ordinarioki, fidelek Iainkoa baithan duten sinhesteagatik, edo haren miserikordiaz eta egiaz duten persuasioneagatik eta seguranzagatik: eta singularki Ebanjelioko promesaren araura Kristinoek Iesus Kristen gratiaz eta egiaz behar duten seguranzagatik. Iainkoaren fedea erraiten denean, batzutan erran nahi da egia bera, edo Iainkoak bere erranen konplitzez begiratzen duen fidelitatea, hala nola, Rom. 3. 3. Batzutan fedea hartzen da gaixtoek eta menospreziazalek Iainkoaz duten ezagutze arin batagatik. iak. 3. 17. Baieta mirakulu egiteko dohainagatik. 1. kor. 12. 9. eta 13. 2.
G
Gertha zedin, ezarri dugun lekuan, Grekak emaiten du, egin zedin: baina minzatzeko manera hunez usatu ukan dugu, ez hala erraiten dugunean, ignorantak minzo diraden bezala, benturazko edo tropuzko gauza dela erran nahi dugulakotz, baina lengoajean moldezkoago itzeukiz, eta Franzesari iarreikiz.
Gertha eztadila erraiten denean, hartzeko da, ez gauzak hala heltzeko perilik balu bezala, baina neholere ezin hel daitelako repostatan.
Gizona, Eskripturan hartzen da, gizon eta emazte, xipi eta handi guziakgatik.
Gizon zaharra, erran nahi da gutarik eta gure naturatik heldu den konditionea, zeren guk Adamganik dugun guzia korruptionetara ari baita. Ezen arima kotsatu eta pozoatu izan da bekatu orijinalaz: eta halakotz da gorputza herioaren eta usteldu izatearen suiet. Eta kontrariora, Gizon berria erran nahi da, Espiritu sainduaren gratiaz rejeneratu eta arranberritu dena. Kanpoko gizona, edo exteriora S. Paul baithan hartzen da munduari apertenitzen zaion gauza guziagatik, hala nola, ohore, osasun, abrastasun, kredit guziagatik. Eta barneko gizona edo interiora, erran nahi da, Iainkoaren resuman sekulakotz bizitzeko guk dugun arranberrimendua: eta labur erraitera, arimari hunkitzen zaion gauza guzia.
Grek, bere gaineko populu bat hala deitzen denik izanagatik, S. Paulen epistoletan hartzen da jeneralki Jentilakgatik, zeren natione haur baitzen famatuena Iuduen artean.
H
Hallelu-ia, bi hitz Hebraiko dirade, eta hanbat balio dute nola, Lauda ezazue Iainkoa: berehala utzi ukan dugu kanbiatu gabe: zeren S. Ioanek Grekez eskribatu badu ere, hitz Hebraikoa expresuki eduki nahi ukan baitu.
Haragia, batzutan hartzen da sinpleki berze konsiderationerik gabe, gikonagatik. Batzutan, eta prinzipalki S. Paul baithan, guk gure lehen aitaganik dugun natura korrunpituagatik, eta signifikatione hunetan gizona guzia konprehenditzen da rejenera dadin baino lehen: baina rejeneratu ondoan, haren natura karnalaren relikiakgatik hartzen da.
Heresia, erran nahi da sekta. Heretikoa da sekta berezirik apart egiten duena ezpa dadukana, Kristinoen unionetik eta batasunetik lekora.
Hira, hartzen da, Iainkoak bekatoreak punitzen dituen iujemenduagatik eta mendekioagatik: ez Iainkoak hisirik ahal dukeelakotz, baina zeren gizonek, zehatzen diradenean, aserre baliz bezala hura senditzen baitute.
Holokausta zen, halako sakrifizio, non guzia erratzen baitzen, eta handik du izena ere: baina hartzen da berzen gainetik exzellent eta singular den sakrifizioagatik.
I
Idola, hanbat erran nahi da nola imajina, edo zerbait representatzen duen figura: baina Eskripturan hitz haur hartzen da, debotionez egin izan den eta nehork saindu edukiten duen imajinagatik. Idolatreak dirade, hek ohoratzen dituztenak. Idolatria da nehork idoletara duen debotionea eta reberentia. Eta idola hartzen den signifikatione berean, hartzen da imajina ere.
Ipizpikua, erran nahi da hanbat nola Surveillant, edo Superintendent: baina komuzki Elizaren gobernatzeko ordenatzen den Pastoragatik hartzen da.
Itsasoa, ezta bethi guk lengoaje komunean hartzen dugun bezala hartzen baina Iudeako herrian zen Jenezaretheko lak-agatik ere bai.
Iustifikatzea, komunzki hartzen da iustotzat edukiteagatik: eta S. Paulek erraiten duenean, iustifikatzen dela gizona Iainkoaren aitzinean, manera hunetara aditzen du, ezen erran nahi da, iusto estimatzen dela: eta erraiten duenean ezen fedez gizona iustifikatzen dela, erran nahi da, ezen Iainkoaren gogarako dela, ez bere iustitia propriz, baina Iesus Kristen kausaz, zeinen gratiaz bere bekatuen barkamendua fidelari egiten baitzaio, iusto baliz bezala ezagut eta rezebi dadinzat. Iainkoaren, edo haren zuhurtziaren iustifikatzea da, haren aprobatzea eta laudatzea, gloria eman dakionzat. matt. 11. 19. eta luk 7 29. Legearen iustifikationeak edo ordenanzak. luk. 1. 6: dirade, hark eman dituen manamenduak: zeren hura baita iustitiazko regla egiazkoa. S. Paulek razoin beragatik Legearen iustifikatione deitzen ditu: zeren hartan irakasten baitzaiku iustoki eta sainduki bizitzeko forma zein den.
J
Jendarmeria. Zeruko jendarmeria, hartzen da Aingeruen konpaniagatik, zeren baitirade Iainkoaren jendarmes bezala, eta haren puisanzaren ministre bezala. Baina akt. 7. 42. hartzen da zeruko iguzki, ilhargi eta izar guziakgatik: zeren baitirade armada ordenanzan iarri bat bezala.
Jenerationea, signifikatione komunaz berzalde hartzen da, adinagatik eta mendeagatik. matth. 24. 34. Luk 1. 48.
L
Lejionea, zen jendarmesezko banda bat, ordinarioki hamar milla oinezkoren eta borz ehun zamarizkoren kontukorik: eta batzutan gutiago edo gehiago: batzutan hartzen da, armada erraiten bagendu bezala.
Letra, hartzen da S. Paul baithan, bihotzerano hunkizten eztuen predikationeagatik, Iainkoak hura bere espirituaz balia eraziten eztuenean. 2. kor. 3. 6. Edo Sakramenduetako signo exterioragatik, egia signoarekin batean eztenean. rom. 2. 27. 29.
Lokartzea batzutan erran nahi da hiltzea: eta lo daunzanak, hilak: baina haur gorputzaz aditu behar da eta ez arimaz: zeren gorputz hil bat baita higitzerik ez maneiurik batre gabe, lo datzan bat bezala.
M
Mendekoste erran nahi da berrogei eta hamargarrena, eta hura zen fruktuen primitien ofrendatzeko besta bat, baieta Espiritu saindua Apostoluen gainera iaitsi izan zen eguna.
Monument, hitz hunen signifikationea aitzinago latinaren araura hedatzen bada ere: sepulkreagatik hartzen da Eskripturan.
O
Ogi propositionekoak, ziraden, hamabi ogi aste oroz tenplean hartakotzat ordenatu zen taula gain batetara presentatzen ziradenik, eta han utziten ziraden ondoko astean nehork ezar lezakeno berzerik: nola baita eskribatua. Lebitik. 24. 5.
Orena ezta Eskripturan orain usatzen dugun manerara hartzen, ezen lehenago eguna luze bazen labur bazen, iguzkiaren ilkitetik sartzerano partitzen zen hamabi orenetara, eta orenak luze-laburrean ziraden egunaren araura.
Osanna, edo (hobeki eskribatzera) Hosiah-na, Hebraikozko sententia bat da, eta hanbat erran nahi da nola, Othoi, salba, begira eta mainteni ezak: eta othoitzte bat da. psal. 118 25 hartua, eta populuaz aplikatu izan zaio Iesus Iaunari, bere azken Ierusalemen egin zuen sartzean, nola respektu hartara Dabid-ez egin ere izan baitzen.
P
Patriarka, erran nahi da, aiten artean prinzipal. Eta halakotz Iakob-en hamabi haurrak, (zein izan baitirade populuko hamabi ondoak ezpa erroak bezala) Patriarka deitzen dirade, eta prinzipalki Dabid.
Persona Eskripturan maiz erran nahi da, nehor munduaren arauez ohora edo menosprezia eraziten duen kanpotiko aparentia, hala nola, abrats edo paubre: noble edo bilaun, nabusi edo muthil, Iudu edo Jentil, edo zerbait berzerik izatea. ma. 22. 16: akt. 10. 34
Premitiak ziraden, hetarik ian gabe, Iainkoari ofrendatzen zaizkion lehen fruktuak, eta hura zen sanktifikatione mota bat, geroko usajea saindu eta pur lizenzat. Hitz haur lehen hatseagatik ere hartzen da batzutan, hala nola. rom. 8. 22.
Preputioa da, Zirkonziditzean edekiten zen larru xapoa, baina hartzen da Zirkonzisionearen kontrarioagatik ere, hala nola erraiten denean ezen gizona preputioan dela, zirkonziditu gabea dela erran nahi da. Batzutan Jentilakgatik ere hartzen da, hala nola. rom. 2. 27.
Pretorioa, erran nahi zen lehenago, hanbat prinzearen edo Gobernadorearen palatioa, nola iudikatzeko lekua: eta Testamentu berrian hartzen da hanbat signifikatione batean nola berzean.
Profeta, da propriki hura, zeini Iainkoak ethorteko diraden gauza estalien rebelationea deklaratzeko bothererekin eta kargurekin eman baitrauka: baina S. Paul baithan hartzen da berzetarik abantail Ianinkoaren borondatearen deklaratzeko dohain singulara duena: eta Profetia da hala egiteko gratia eta ofizioa.
Prokonsul, erran nahi da Probinziako gobernadore dignitate prinzipalean den bat, eta da Romako enparadoregoaren ordenanzatik eta kostumatik hartua den izen bat.
Propitiatorioa, Legean zen bi Kerubinen hegalez estalia zen arkaren baldia: eta zeren baitzen Iainkoaren presentiaren signoa, propitio, amatigatu eta aserre gabe, bere populua baithara erakusteko, hura zen Iesus Kristen figura. Eta Halakotz deitzen da Propitiatorio. rom. 3. 25. zeinen amorekatik Iainkoa amatigatu izan baita, eta fabore bere fidelei ekarten baitraue.
Proselitoa, hanbat erran nahi da nola nobitioa edo berrizki konpainia bati eratxekia: baina hartzen da Iuduen relijionera konbertitu berri ziradenakgatik.
R
Raka, da hitz bat signifikatione berezirik eztuenik faskeria edo menosprezio erakusteko baizen, nehor hurkoaren kontra despitatzen edo aserretzen denean.
Redemitzea erran nahi da ranzoinaren prezioz berzeren eskuan zenaren derdemiatzea, idokitea eta delibratzea.
Repos, ikus Sabbathoa
Resuma, Zeruetako resuma da Iainkoak bere populuaren gainean duen gobernamendu espirituala, zeinez hatsen baita bizitze zelestiala Espiritu sainduaz arranberritu diradenetan. Eta zeren Iainkoak bere Semearen personan regnatu nahi baitu, eta hura mundu hunetara igorri ukan baitu gauza guziak haren suiektioneko egin litezenzat: kausa hunegatik Iesus Kristen ethortea eta haren mundurako manifestationea deitzen da zeruetako Resuma. matt. 3. 2. Eta zeren Iesus Kristek bere Resuma dispausatzen eta gobernatzen baitu bere Ebanjelioaren predikationearen moienez, maiz zeruetako resuma hartzen da Ebanjelioaren predikationeagatik. matt. 13. 24. Batzutan resurrektionearen ondoan izanen den Iainkoaren Resumaren konplimenduagatik eta perfektioneagatik. matt. 7. 21.
S
Sabbathoa, erran nahi da reposa, eta berehala hitz bera eduki ukan dugu, zeren Ebanjelistek Grekez eskribatzean, lengoaje hartako ezpazen ere ezpaitute kanbiatu uka. Eta hura zen asteko zazpigarren eta azken eguna, orain batek laranbate, berzek egiakoitz eta berzek nesken egun deitzen duguna: baina batzutan hartzen da aste guziagatik ere, eta halakotz erraiten da Sabbathoaren lehena, bigarrena, herena.
Saindu, erran nahi da Iainkoari dedikatua, konsekratua eta sakrifikatua: eta hunen kontrarioa da profano. Baina fidel guziak saindu deitzen dirade, zeren Iainkoak bere Espirituaz sanktifikatu baititu, mundu hunetako satsutasunetarik eta korruptionetik retiratzeko. Iainkoa bera ere Saindu deitzen da baieta haren Aingeruak: eta erran nahi da Exzellent, guzizko estimatione handitan eduki behar den gauza bat bezala.
Sakrifikadorea, erran nahi da, Iainkoaren populuaren rekonziliagarri sakrifizio ofrendatzeko ofizioa. Eta ofizio haur zen populu Iudaikoan Iesus Krist ethor zedin baino lehen: baina hark ethorri izan denean fin eman ukan draue Moisesen Legeko figura guziei. Eta Sakrifikadoretan batetik berzera bazen diferentia, ezen batzu aldarera hurbiltzen ziraden Iainkoari ofrendatzera, eta hek deitzen ziraden prinzipal, Lebiten respektuz: eta Lebitak ziraden mendreago eta zerbitzu beheragotara deithuak. Baina bazen guzien gaineko gehien bat, zein subirano deitzen baitzen, eta hunek representatzen zuen Iesus Krist berzek baino espezialkiago.
Sandaleak, ziraden abarka edo berze oinetako arin eta aisit batzu.
Semea, Gizonaren Semea hartzen da Kristgatik, haren natura humanoaren egia expresukiago erakuts dadinzat.
Signoak, hitz haur maiz hartzen da mirakuluakgatik, zeren hezaz erakusten baitu Iainkoak bere puisanza mirakuluzkoa, irakatsi nahi duenaren aditzera gizonak iratzar ditzanzat. Zenbeit orduz hartzen da zerbait signifikatione ekarten duen gauza usatu ezten batagatik ere.
Sinagoga erran nahi da hanbat nola kongregationea: baina hartzen da partikularki Iuduen konpainiagatik, guk Kristinoen artean Eliza hartzen dugun bezala.
T
Talenta, zen pizu mota bat, eta hirien eta lekuen araura anhitz moldetakorik zen, baina gehien balio zuena zen sei milla drakmatako, baitirade Franziako kontura hamekatan ehun liberaren ingurua.
Testamentua, komunzki hartzen da allianza solenelagatik, hala nola, Iainkoak lehenik Abrahamekin eta gero Israeleko populuarekin egin zuenagatik, zein gero konfirmatu ukan baitu guregatik Iesus Krist gure Iaunarekin. Baina zeren Allianza haur bethiere sakrifiziotako odolekin egin izan baita, Apostoluak erraiten du, ezen hura dela, egiten duenaren herioaz baizen ratifikatzen eta konfirmatzen ezten Testamentu bat. Heb. 9. 16.
Thesaureria, zen Ierusalemeko tenplean ofrendak egiten eta ezarten ziraden lekua, errana zen usajeko begira litezenzat: komunzki deitzen da Elizako Tronkoa.
U
Ungentua, ezta erran nahi orain nehork unktatzeko usatzen duen ungentu mota: baina olio klaroa edo ur usain onetakoak: eta harienez anzianoki usatzen zuten, orain nehork perfumez edo ur usain onetakoz usatzen balu bezala.
Unzia, ezta solament komunzki kostumatzen den bezala hartzen: baina nehor deusetan instrument bezala zerbitzatzen den guziagatik ere bai.
Z
Zesar, hartzen da enperadore Romano guziagatik, hala nola, akt. 25. 12, Klaudegatik, eta Filip. 4. 22. Nerongatik.
Zeta, hitz hunez usatu ukan dugu zenbeitorduz, Grek-ez Bisos erraiten denaren signifikatzeko, zein erran nahi baita liho fin krespa irudi duen bat: eta harzaz usatzen zuten, orain tafetasaz usatzen den bezala.
Zigilatzea hartzen da aprobatzeagatik eta laudatzeagatik. ioan. 3. 33: eta 6. 27.
|